Leintz Gatzaga (Gipuzkoa)

Gasteizera idiak saltzera

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEI-001-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gasteizera oinez idiekin. Egiten zuten ibilbidea. Idiak noiz eta zergatik saltzen zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zeuek oiñez Vittorixara? Oiñez?
- Idixekin bai.
- Idixekin…
- Oiñez, oiñez. Faten gintzen hemendik Betoñoaiño idixekin. Ta gurian aittak, ba, lagun bat eukan hango beziño bat, Betoñoko konbentuen bestaldetik kamiñuen, pare-parian. Ta lagun bat euken ta, ba, zer ta ikusten baeben noizbaitten [batenbaten] “Hi, ba, santixauetan etorri gure duenia]. Abisau barik be igual, e! Ni han egongo nauk”, “Bueno, bien”. Ta, ba, […] Idixok urte bi edo hirutik-edo kanbixau eitten gittuen. Hemen lanien ondo jarten zienien, Arabarako moduen jarten zienien, saldu. Ze dirua hor egoten zan, arabarrak be konfiantzazkuak, ba, betik…betik gehitxuao. Ta hara fan, hara allegetan gintzen gaberdi hurtxuen edo hola ta idixoi jaten emoten gutsen ittoien, ta geu be erretiretan gintzen ta eurek be bai. Ta ohia, e! Hantxe gertu. Ta gu aitta-semiok han alojetan gintzen. Goixien jagi, ta idixei jaten emon ta hortik eta hemetik idixak plazara atara ta aide idixekin…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia