Lizartza

Lizartza Gipuzkoako ekialdean eta Tolosaldeako eskualdean dagoen udalerria da. Araxes ibaiak udalerria zeharkatzen du Leitzaldetik etorrita Tolosarako bidean. Lizartzak iparraldean Leaburu eta Gaztelurekin egiten du muga; Ekialdean, Gaztelu eta Orexa ditu; Mendebaldean, Altzo; eta, Hegoaldean, Araitz (Nafarroa), Gaztelu eta egun Tolosako auzoa den Bedaio. Hainbat auzok osatzen dute Lizartza herrigunearekin batera: Basaizaldea, Ermitalde, Elizondo, Elbarren, Iturralde, Lartzalde, Lezialdea... Euskal hiztunen portzentaje esanguratsua dela-eta UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) kidea da.

  • Hizlariak: 10
  • Zintak: 13
  • Pasarteak: 200
  • Transkribatutakoak: 26
  • Audioak: 0
  • Bideoak: 199

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia