Lizartza (Gipuzkoa)

Lizartzako inauteriak

Lizartzako inauteriak <p>Garai bateko Lizartzako inauteriak nolakoa izaten ziren kontatzen du. Inauterietako egun batean, baserriz baserri ibiltzen ziren eskean. Soinujolea eramaten zuten; hari ordaindu egiten zioten. Arrautzak, txorizoa, urdaia... biltzen zituzten, eta haiekin otorduak egiten zituzten Fondan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LIZ-012-045 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garai bateko Lizartzako inauteriak nolakoa izaten ziren kontatzen du. Inauterietako egun batean, baserriz baserri ibiltzen ziren eskean. Soinujolea eramaten zuten; hari ordaindu egiten zioten. Arrautzak, txorizoa, urdaia... biltzen zituzten, eta haiekin otorduak egiten zituzten Fondan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta nola ospatzen zenituen ba karnabalak Lizartzan?
- Karnabaletan ospatzen gendun guk "de maravilla". Eun baten, itten gendun, baserrita juten giñen, herriko baserri guztik korritzen giñun soiñukin junda. Ta ematen ziguen, biltzen gendun arrautze, txoixoa, urdaie're ematen zuen toki batzutan ta hola jeneralen. Ta mordoxka. Hamabi dozena arrauz ta hiru-lau txoixo ta, ta geo haikin otorduk in-ta. Haitati sobratzen zana saldu ta geo beste zerbait jan-ta.
- Ta nun jaten zenuen?
- Gue etxen jeneralen, gue etxen.
- Ze juten ziñaten kintoak? Eo nola izaten zan, nahi zuna juten zan?
- Ez, guk kuadrille juntatzen giñen hola ibiltzeko. Kuadrille, plazako zean soiñue, klaro soiñue ordun gaiñea baakizu, zerbait eaman in behar izaten dezu, paatu behar izaten zendun akordeonista. Ta paatu itten zan ta ordun ba juntatzen giñen gu kuadrille bat eta gaiñea inkluso lista're inda izaten gendun lista, [...] ta holan zala ta paatu kuota ttiki bat bezela ta denon arten.
- [...] juten zan?
- Bai. Baiño jeneralen kuadrilla osatuta eoten die.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia