Donostia (Gipuzkoa)

Jaiak: inauteriak, San Sebastian

Jaiak: inauteriak, San Sebastian <p>Inauterietan, inudeen konpartsan irteten zen. Garibai kalean erakusten zuten dantzan, hiru gizonek. Egin gabe egon zen hainbat urtean. Gerra aurretik kaldereroak ere izaten ziren. San Sebastian eguna eta Artesanakoak. Donostia asko hazi da, jende gehiago bizi da.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-046-053 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Inauterietan, inudeen konpartsan irteten zen. Garibai kalean erakusten zuten dantzan, hiru gizonek. Egin gabe egon zen hainbat urtean. Gerra aurretik kaldereroak ere izaten ziren. San Sebastian eguna eta Artesanakoak. Donostia asko hazi da, jende gehiago bizi da.

Transkripzioa

-Iñauteriak-eta, ospatzen zenituen?
-Etxian.
-Etxian?
-Goatzen zea? Ah jakiña, leheno? Leheno’re bai, jakiña! Ni atera nitzan konparsa zea, iñodetan, ni gauza askotan sartu izandu naiz, zean erakusten ziguten, Calle Garibain, hiru gizonek erakusten ziguten iñuriena ta artzaiyena. Eta bueno, gero ez zuten atera ez dakit zergatikan, ni atera nitzanean eondu zian urte batzuk ez ziala atera. Euskal billeren zea zan, gehiyena iten zuna hemen, zeatikan orduan ere, zeak, beste hoiyek nola dia, kaldereruak ere kendu zituzten ta dana, ez dakit zergatikan eondu zan in gabe. Baiñon bai, festa guztita, beti.
-Hori iñudiana-ta, gerra aurretik? Ibili ziñan hortan?
-Bai, bai.
-Ta kaldereruana ere, gerra aurretik iten zan?
-Bai, bai, bai. Hoiek, Jesus, nik beti ezautu ditut, festa hoiyek beti, beti.
-Eta, donostiko hola festa inportantiena edo, San Sebastian eguna izango zan? Hori lehen nola ospatzen zan?
-San Sebastian eguna? Ba, gutxi gorabehera oain bezela, jende gutxiyo zeon, eta gutxiyo izan bihar baiñon bestela bai, ta Artesanak ateratzen zun izugarri ederra, zaldi pillakin ateatzen zan, baiño ordu txarra zeukaten ta nahiko mozkorrak ateatzen zian. Hor bai. Eta hasi zianian ateratzen, nola ateatzen dia oain? Hurrengo egunian o nola ateratzen dia Artesanakuak? Oain oso ondo ateratzen dia, oso ondo. Baiño leheno ederra, ederra zeukaten, oso ederra eh! Baiñon hori, ordu txarra zan. Bai, bai. Bai, bai, bai.
-Eta asko ertetzen zian, danborra jotzen? Ala orain baiño gutxio?
-Jakiña! Eske ezin dezu konparaziyoa ein, leheno bizi zan jendia, eta oain bizi dan jendia eske, eske ezin da, zeatikan esan leike, ombre, zenbat etxe in dia Grosen, zenbat etxe in dia Amaran, zenbat etxe in dian Antiguan, eske ezin da, ezin da, konparaziyoik ezin da eman lehengua ta oaingua. Lehenoko jende asko, eta oaingo jende asko, baiño da gehiyo daolako.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia