Lizartza (Gipuzkoa)

Ogia maindirean bildu, hobeto kontserbatzeko

Ogia maindirean bildu, hobeto kontserbatzeko <p>Nolako ogia egiten zuten azaltzen du. Ogiaren ezaugarriak: arroa, mamitsua, neurria, hurrengo egunean ere ona egoten zen... Ogia maindire zuri batean biltzeko ohitura zegoen hobeto kontserbatzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Nolako ogia egiten zuten azaltzen du. Ogiaren ezaugarriak: arroa, mamitsua, neurria, hurrengo egunean ere ona egoten zen... Ogia maindire zuri batean biltzeko ohitura zegoen hobeto kontserbatzeko.

Transkripzioa

- Eta ze ogi klase iten zenuen? Ze formatakok eo?
- Ogie? Ba oain'e zu saltzen denda ta panaderia ta hola juten ta ez al dizkiozu ikusten “pan casero” deitzen zaienak, erdin hola raya batekin, hola zea moflete halakoxeak, danak. Ordun esan nun, bolloik eta hola barra zea hoik. Barra luxe hoik eta oain, oain itten dien hoitakoak itten dena. Dena itten zan “pan casero” ta haik aguantatu're askoz'e gehio itten zuen. Zeatik? Ba netzako iriñak eta denak gaur baiño naturalagok zielako, netzako.
- Naturaltasun horrek eusten zion mamitsua izateai-eo?
- Bai eta pentsa zazu hua. Gaurko ba oantxe konparazio bat jarriko dizut gauza horren gaiñen. Gaur ekar zazu barra bat eta sobratzen zaizuna biharko har zazu hartatik. Ta kasi-kasi ez dakazu jateik. Ya kanbiatu zaio ta gaurko umeei gazteei eman hue ta esango due: "Hau hiretzako, nei ekarriyak berrie". Ba harek aguantatzen zun guk bagiñuzen baserritarrak asko, ba asten bi aldiz ematen zuenak bakarrik ogie aste guztiako. Pentsa zazu, harek hiru bat eun aguantatzen zien aixa, ondo. Itten zuen, itten zuen konparazio batea haizea hartzen, haizetan euki beharren ogi hue ba trapu txuri baten, maindire bat bezela txuri baten bildu ta haizeik ez hartzeko bilduta eukitzen zuen.
- Ohiture izaten zan?
- Ohiture izaten zan bai, hobeto konserbatzeko bai. Gehio aguantatzeko, klaro. Eunen, euneko estiloa. Eoten zan hirugarrenen'e, bai.
- Ta ze tamaiñotakok izaten zien?
- Ze tamaiñakoak? Bueno, ordun guk itten gendun, ez gendun hola bolloik eta holakoik itten. Konparazio batea, ba holaxe hemen tamaiña hontatik hasi kilokoa ta geo bestea haundioa bi kilokoa, hola postura horretan.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia