Elorrio (Bizkaia)

Arbillo kale-baserria

Arbillo kale-baserria <p>Jaio zen etxe berean bizi da, baina berritu egin zuten semea ezkondu zenean. Kamara eta sabaia zuten lehenago. Kale-baserria zen Arbillo. Soroa, ortua, behi bat... denetik zuten. Garia ere bai. Nola jotzen zuten garia.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-030-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jaio zen etxe berean bizi da, baina berritu egin zuten semea ezkondu zenean. Kamara eta sabaia zuten lehenago. Kale-baserria zen Arbillo. Soroa, ortua, behi bat... denetik zuten. Garia ere bai. Nola jotzen zuten garia.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Umetan ezaututako etxia ta oingua oso diferentiak dittuk?
-Bai. Lelengo bizi giñuazen ointxe urte bi arte goixen. Ta gero zelan ezkondu zan semia hona behera, ta familixa hasi dxakun [esaten], "Aitta, ba guk beste leku batera juan bihou, hemen ezka kabitzen. Eta gura bozue ba zuek bajau behera ta guk igoko dou gora, ostian kanpora juan bihou. Eta esan giñuan, guk daukun edadian iñor barik geratzia etxien be, ba esan giñuan: "Ez, gu juango ga behera eta zuek etorri gora. Eta orduen ein eben obria goixen eta harek bizi die goixen eta gu hemen behien.
-Lehen igual ganbaria izango zan goixa, ezta?
-Kamaria ta sabaie gaiñera. Kamaria ta sabaia, bixak.
-Eta kamaran eta sabaixan jenerua eukitzen ziñuen?
-Jenerua bai, guk orduan denporan giñien sei neba-arreba, ta hartzen giñun hor soluen artua ta patatia ta babak. Ta urtien hazten giñuzen ba saso baten txarri bi. Gurian, ezta esatiarren, baiña egoten zan ogixa ondo, ta zaragi-ardaua kortan. Aittak eukitten eban bost kuartilloko botillia, ta danei emoten oskun ardaua ta ogixa. Hori sekula ezta falta izen. Gero babak, lentejia edo gura dana; lujoik bapez. Baiña jana bai. Eta orduen soluen itten giñun biharra. Ta kamaran eukitten giñun ba artua ta patatia.
-Ganaurik ez?
-Ganaua bai, behi bat. Bai, gero ya kendu giñun, baiña lelengo behi bat euki giñun.
-Kale-baserritxua zan orduan.
-Eske hemen kalian danak euki giñun behixa orduen, gehixenok. Ta orduen denporetan garixe be bai. Ni eindde nau San Ferminetatik etorri eta gari ebaten eindda.
-Zeuk be garixa...
-Neuk pe bai, neuk pe bai ereindda nau. Ta ida ebaten be bai basuen, e. Ez, ez, danak inddakuak ga gu. Eta orduen denporan egoten zan kalian, pentsaizu zelako trafikua egongo zan, garixa etaraten zan hemetikaldetik betik, enjeneral [...] euzkixak hona joten eban ba. Ta kamiño erdixa eta honek zera danok garixa jo biha zanien ipini harri haundi bat edo bi zerien eta han joten giñun garixa. Gu mutikuak lastua altzau kamarara. Guk ez, guk ez [giñun] asko hartzen, baiña ni ibilitta nau hor beste etxe baten lastua altzetan.
-Eta garixa joten heu bai?
-Ez. Ikusi. Klaro, ni oinddiok ba gazte.
-Hori gerra ostian galdu zan.
-Ni gerra ostian egon nitzan, San Fermiñetara joateko, ba nik hogei urte edo eztakit zenbat eukiko [nebazen] orduen.
-Orduan gari asko ez ziñuen hartuko.
-Ez, solo txiki bat, solotxo bat. Ohitturia zan eta zerian ba horretxegatik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia