Elorrio (Bizkaia)

Bainuetxeak eta beraneanteak

Bainuetxeak eta beraneanteak <p>Bi bainuetxe egon ziren, Elorrion. Uratsa zuten. Oso usain eta gustu txarra du. Beraneante asko etortzen zen Elorriora bera umea zela, baina ez bainuetxeetara, ordurako itxita baitzeuden. Oso jende aberatsa etortzen zen, Bilboko Etxebarriatarrak, esaterako. Madrildik ere bai.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-030-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bi bainuetxe egon ziren, Elorrion. Uratsa zuten. Oso usain eta gustu txarra du. Beraneante asko etortzen zen Elorriora bera umea zela, baina ez bainuetxeetara, ordurako itxita baitzeuden. Oso jende aberatsa etortzen zen, Bilboko Etxebarriatarrak, esaterako. Madrildik ere bai.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Balnearixuak aittatu dittuzu, sasoi batian balnearixuak egon zien, ezta?
- Bai. Bat euen Belerin, hor Mondraora goiazela eskumatara, ta bestia Delicias, oin dau han zerak, Convento de... Bueno, konbentua zan, oin eskola moduan dau, Asuncionistas, eta han dau aparte uratsa. Sasoe baten fama haundixa eukan harek, [Bilbotik] be etorten zan jentia, esate(n) eben hau "ezemas" ta zerendako, granuendako-ta ona zala. Baiña, joe, hori hartutakuen korroskaria eitten [ziñuenien] usain bat!, bueno!
- Heuk hartu dok?
- Bai. Bai-bai-bai, baiña jota..., arnasaik hartu barik. Ostien holan ardaua eraten dan moduan..., pentsau be ez, klau! sartu ta begixak itxi-tta gero egon.
- Ona izan leike hori?
- Nok jakin. Etxaixak pa nik, neuk ezin neikek esan.
- Ze jente etortzen zan balnearixotara.
- Hona asko, ni akordetan naz... Orduan Elorrixon udan-eta dana beraniantiak. Bai-bai-bai, beraniantiak. Hasi hemen [...] eta Txanberiñera edo San Juan kalera arte, ta Kuarteronak han Mondraora goiazela, Gravesena, bueno, asko beraniantiak.
- Gehixenak balnearixora etorritta?
- Ez, ez, nik balnearixoik eztot ezautu. Ostien euren etxietara.
- Hire denporan balnearixuak amaittuta?
- Bai, bai, nere denporan bai. Hona ba holan famosuenak Casa Cadena, Tolenak (Tola), Gravesenak, Valientenak, Gonzalezena...
- Horrek beraniantiak.
- Beraniantiak bai, udan etorten zienak.
- Ze jente zuan?
- Onenak honek elegantiak, honek Etxebarrienak, horrek kaballuen-da ibiltzen... Orduen esaten [zien] hillien milla pezeta emo(n o)tsela; orduen denporetan. Gu haren atzien ibiltzen... tabako rubixuen usaiña hartu ta. Joe! Rafa, Jaime... horrek zerekuak, Etxebarria Bilboko tailler zerekuak.
- Eta nun bizi zittuan?
- Hementxe, hortxe, hortxe, hortxe.
- Eta urtian zihar, Madrilen?
- Bilbon. Hona Madriletik [etozian] nere zeretik haraxe Txanberinera etozenak. Zelan izena euken harek, enok akordetan. Neretako Madriletik haretxek, eta zerak be bai, Valientenak be bai, Buzkantz Kalera, horrek be bai, Madiletik.
- Buzkantz Kalia orduan?
- Bai.
- Jente aberatsa izango zuan, eztok?
- Bueno, guri zelan ez doskuen ezer eskatu ba ezin jakin. Eurak pe ez emon ezer, e!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia