Errezil (Gipuzkoa)

Entregatutako patatak eta orduko merkataritza

Entregatutako patatak eta orduko merkataritza Janaria entregatu egin behar izaten zuten herrian. Behin senarra konturatu zen entregatutako patatak usteldu egin zirela alondegian, eta alkateari bertsotan adierazi zion hori tabernan denen aurrean. Garai hartan, dendak eta tabernak bazeuden, eta zeintzuk ziren aipatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERZ-014-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Janaria entregatu egin behar izaten zuten herrian. Behin senarra konturatu zen entregatutako patatak usteldu egin zirela alondegian, eta alkateari bertsotan adierazi zion hori tabernan denen aurrean. Garai hartan, dendak eta tabernak bazeuden, eta zeintzuk ziren aipatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Etxe, bai, esan, esan.
- Patatia’re entregatu ber izeten zan, ta oin bezela patatia’re asko ez zan izeten.
- Noa entregatzen zenuen?
- Herrira.
- Herria?
- Bai. Ta batian herrira entregatu, ta herrin alondegi esaten zaion hola herriko puesto bat. Ta han dana usteldu patatak, ta nee gizonak jakin in zuan, ta herriko alkatiek tabernia zeukan, eta han bersotan kantatu harek, pobrieidi kendu ta alondegin danak usteldu ziela, ta bueno... bai.
- Errezillen esaten dezu taberna bat zala. Tabernak eta dendak bazien?
- Bai, dendak bazian, hiru’re bazian dendak.
- Ze denda zian?
- Korreuenia.
- Ze saltzen zan hor?
- Hor letxeria esan detan hua’re bai, hortxe zan, ta konbestible gauzia dana. Eta geo Eulenien’e konbestiblie’de bai, ta erropia’re hola tarteka bai. Ta bestia Itxeberri; behian estankua’re bai, ta dendie’re bai, bazan. Karnizeri’re bazan. Hoik bazien Errezillen. Bai.
- Ta tabernak’e bai esan dezu.
- Tabernak’e, bai, karnizero horrek tabernia euki zuan, eta “Bondei”, ta panaderi bestia, panaderua, beak ogi itten zeen, hantxe Errezildik gora erteeran do, ta tabernia zan han’e. Hiru taberna’re bazian.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia