Ondarroa (Bizkaia)

Ondarroan gosea sasoiko gizonak alde eginda zeudelako

Ondarroan gosea sasoiko gizonak alde eginda zeudelako <p>Gerra irten zenean, Ondarroako gizon askok ihes egin zuen Bizkai mendebaldera beren arrantza-ontziekin. Beste asko gerrara soldadu. Jesus ia-ia Errusiara bidali zuten. Lanerako gizonik ez egoteak eragin zuen gerra denborako gosea herrian.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-011-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra irten zenean, Ondarroako gizon askok ihes egin zuen Bizkai mendebaldera beren arrantza-ontziekin. Beste asko gerrara soldadu. Jesus ia-ia Errusiara bidali zuten. Lanerako gizonik ez egoteak eragin zuen gerra denborako gosea herrian.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Patxi: Gerrik urten ebanin, Gerra Zibille zanetik, ba ordun alde batekuk, idea politukun alde batekuk, ba lehenengo hamen euazen errepublikan aldekuk, ta Francon aldekuk, ba Nafarrun altxa zin hamen ta Nafarrun aurretik antolatute euazenetik gerra aurretik, ba ordun hareek hotzin hartun eben, egun bixin hartu ben Nafarroa guzti eta segixan Gipuzkun sartu zin eta hiru egunin Gipuzku guzti hiru bat astin hartun eben eta sartu zin honaxe. Ta ordun honeek hona sartu eran, billurraz hamengo gixonak batez be ein eben alde hemendik txalopetan ein eben itxasoz alde hemendik ba Bizkaxan zir eta…
- Jesus: Nire emazti ta be, izandaku, ni alargun na on, baiñe jun zin Iparraldetik
- Patxi: Bizkaixan zir alde ein eben eta Lekatxon eta Plentzin ta horretan eta Bilbon-ta eon zin
- Jesus: Gu, gu aitxe eta gorrixak euazelez ez giñan Rusire jun "por misericordia", bestelan Rusire gixuzen gu talde bat apuntatea gixuzen, gu be Rusire juteko.
- Patxi: Eta hamen hor, denpora hortan holanik hamen aitxak alogera eruteko etxea, ba sustentu eruteko, ba ez euazen aitxak, ez euazen, ez euazen, itxosun eta gero gerran. Gaztik, sasoikuk zinak, gerra! Boluntaixo ez ba zin juten behartute eruten zitxuen eta nausixauak zinak gerrako sasoire ez zinak aillaten, ba hamazortzi urtetik hogeta hamasei urtea edo, edo berrrogeta laure-edo kinttada horta ez zinak aillaten, ba hareek billurraz eskapa, ze eitxen dotsen ba hartu ta kartzela ta horreek gauzok.
- Jesus: Trabajadorieta gero!
- Patxi: Eta hoixe zan hamen euana gosi, gerra denporako gosi.
- Jesus: Situaziñoi eskasa, eskasa.
- Baiñe portun be gosi?
- Patxi: Arrantzan ezin ibili, txalopak alde eindde eguazen hamendik, txalopak alde eindde euazen eta ezin ibili
- Jesus: Gerri hamengu amatxute gero ee ez eben lagaten, sumarinuk eta eoten zin arrastea juteko juten giñanin.

Egilea(k): Ivette Aristi Irueta (Ondarroako Institutua) , Xabier Iparragirre Santiso (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia