Patxi Etxaburu Ajarrista
Ondarroa (Bizkaia) (1929-2022)
Biografia
Erribera kalean jaio zen sei neba-arrebako famili batean. Gurasoak ere ondarrotarrak zituen. Hiru urterekin hasi zen mojen ikastetxean eta gerora kofradia zaharrean eta eskola berrian ibilitakoa da. 15 urterekin itsasora joan zen lanean: hasieran, baxuran aritu zen eta gerora, beti, arrastrean makinista moduan. Antzinako kontuez eta Ondarroako historiaz interes berezia izan du eta bilketa lan handia egin du Ondarroako garai bateko bizimoduaz. "Ondarroako Historia Zaleak" elkarteko kide eta presidente ere izan da eta "Ondarroa" urtekarian ere hainbat artikulu kaleratu izan ditu. Hitz egiteko orduan hizkera "jasotzeko" joera dauka (euskara batuko, gipuzkerako edo bizkaiera literarioko formak erabilita), baina oro har Ondarroako hizkera natural eta bizi-bizi darabil. Bere lagun Jesus Artetxerekin batera egin zitzaizkion zenbait grabaketa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
OND-011 | 2011 | Lea-Artibaiko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
OND-012 | 2011 | Lea-Artibaiko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
OND-013 | 2011 | Lea-Artibaiko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
OND-016 | 2011 | Lea-Artibaiko ahotsak | Asier Sarasua Aranberri | ||
OND-017 | 2011 | Lea-Artibaiko ahotsak | Asier Sarasua Aranberri |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute