Ondarroa (Bizkaia)

15 urterekin itsasora

15 urterekin itsasora <p>13 urte arte mandatuak egiten ibili zen Patxi. 13 urterekin baserrira joan zen bizitzera. Urtebete egin eta sorbalda hautsita itzuli zen. Osatutakoan, 15ekin itsasora joan zen eta han aritu zen Jubilatu arte.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-011-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

13 urte arte mandatuak egiten ibili zen Patxi. 13 urterekin baserrira joan zen bizitzera. Urtebete egin eta sorbalda hautsita itzuli zen. Osatutakoan, 15ekin itsasora joan zen eta han aritu zen Jubilatu arte.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Patxi: Ni hamahiru urteaz jun nittan baserrire urte baten. Ze hamen lehena etorten zin baserrittarrak ugari etorten zin, egunero-egunero hemen inguru hontatik ordu biko bidetik eta Ondarrure goxin goxetik etorten zin. Ta gerra denporan be gauzin eskasidadi euanetik etorten zin asko. Ta gure amak alargun geatuzanetik ume txikixakin etten eban arrain biharrin etten eban, launtzen arraiñe ba alogera zeoze atateko, eta bihar asko halanik eitten eban eta mandato asko alla jakozen etxea. Gu herri erdixan bixi giñan da, Plaza Berduratik erosi dozun okeli edo arraiñe ta txoixu ta arrautzak ta bixaldu ta. Ba gu horrek mandatuk eitten genduzen etxin, arrebak lelengo eta gero nausitten jun zinin, harek fabrika ta gero geuk. Ta nik behin, ba horretxek mandatuk eitten goxe baten eta berandu allaten nittan beti. Eskolan ibilli nittan ni hamahiru urte arte. Hamahiru urteaz baserrire jun, urtebete ein han eta etorri nittan hau hausitte etorri nitzan, hausitte. Eta gero hamen medikuaz, don Jose, eta urte bat ein neban horreaz. Hau osatu zanin ondo, hamabost ein nittuzen ta orduntxe sartu nitxan itxosoa. Honek esan daben denpori. Gero ibiliaz bixok, jubila arte ibili gaz itxosun.

Egilea(k): Aitor Rico (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia