Ondarroa (Bizkaia)

Miseria handia gerra ostean

Miseria handia gerra ostean Jesus mutikotan ia Lekeitioraino joaten zen su-egur bila. Ez zegoen dutxarik eta antzekorik. Galtzontzilorik ere ez soldadutza arte. Miseria handia. 12 urterekin eskola utzi eta zerrategira lanera. 15ekin itsasora, Patxi bezala.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-011-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Jesus mutikotan ia Lekeitioraino joaten zen su-egur bila. Ez zegoen dutxarik eta antzekorik. Galtzontzilorik ere ez soldadutza arte. Miseria handia. 12 urterekin eskola utzi eta zerrategira lanera. 15ekin itsasora, Patxi bezala.

Transkripzioa

-Gure aitta ta anaixe jun zien gerra denporan, gu amumakin. Zein jungo litxake gaur, haurei esan (aldamenean dauden mutilei) hamazortzi-hamar kilometro gu egurretara juten giñan gu Moko [...], Mokora, ta Lekatxo (Lekeitio), hamendik eta lau kilo-bost kilometro juten giñan, [...]. eta [enda?] igarixan eitten gendun, dutxaik eta, urik ez euan gure amamanin, Eper kalin, hirugarren pisun. Gure amumak eukezen, sei ume euki eban; gure aittak lelenguku, ta alargun geldittu. Han ez euan urik. Dutxi.., hamen jangoikuk be ez eukan, Bastidanin, Don [...] dutxi. Iñork ez eukan dutxaik hamen, gero jun die dutxak etor... hamen. Kantzontzilluak be, handik eta soldauxka arte kantzontzilloik jantzi be ez, esate baterako. Miserixa asko. Hamabi urte orduko eskolatik urten eta serraa jun. Eta diruik ez. Serran hiru urte eiñ ta gero itxesora hamabost urteaz. Zu zenbat urteaz jun za itxesora?
-Hamabosteaz.
-Hamabost urte, itxesora. Eta baso por la altura ikesitta bakarrik. Aitzen dozu? Eta gerokun geroku, ba ahal dan modure ba...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia