Masixe itsasoan botatzen arrantza orduan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-017-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Kalara (arrantza tokira) heldutakoan, txalupari batek barreiatzen zuen masixa. Garai batean "turtugiaz" (gari-azala?) nahasten zen masa. Bitsa sortzen da ur gainean sardina-sarda hurbiltzen denean.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2011(e)ko martxoaren 25a
- Iraupena: 0:02:55
- Erref: OND-017/019
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantza-kanpainak » Berdela, txitxarroa, sardina , Itsasoa , Itsasoa » Lan-tresnak eta azpiegiturak » Lan-tresnak
Transkripzioa
- Gero, itxasora jun dakun ta ikusten zanin, kala allegaten giñanin, kala, badakizu zer dan? Arrantzako tokixe. Eta, ba, normalin ixaten da ba, hamentxe sasoi honetan. Ta, hustu eitxen dabe, ba, ez da hamen, egunaz saiatu gaz ta ez da arraiñik. Ba,Debakora jungo gaz, edo hara, jungo gaz ta holan. Kalara, jun dakoan ba, eitxen zan: ba, txalupik eruten dau batela eruten dau, laguntzailie. Batela. Atzin eruten da erremolkin eruten dau lotute. Bueno, bide asko ein biher bada, barrun sartute eruten dau. Atzien, eruten dau, gehixenetan atzien, barrun. Altxaten da ta antxe eruten da trabez, eruten da. Lotu pixkat eta hantxe. Eta, gero ba, batela botaten da kala allegatutakun eta arrantzale bat batelin arraun biaz jarlekun, tosta, tosti de jarleku. Tosta bat, hau batelan aurrie ta hau atzie. Hau, aurrie te hau, atzie, ez? Erremutan hemen jarri, eta hemendik etara atzera, ba hor behian, haxe masi-barrilli masixaz. Masixe zehetutako, masiona esaten jako horrei. Masiona. Eta, batelin danak eitxen dau, hartu masixe ta masi apur bat, hori sardiñie eoten zan egualdi ona euanien; egualdi txarra bauan, ez euan. Hondun eote zan, hondure eitxen ban-ta, botaten zan apur bat, apur bat botaten ban haraxe, bota. Gitxi, bota /bizan/ bihar zan, ze botaten bazendun asko, amaittuko jatzun eta diru asko balixo ta arraiñik ez. Botaten zan apur bat ta gero denporiaz urten eban, “turtugi” esaten otsen. Ixaten zan, garixan gari-ali. Garixe ixoten da ba, garixe joten da ba? Eta, garixe joten, garixai ali apartate jako ta beran azalai, “zaixe” esaten jako. Guk hamen zaixa esaten gontzan. Aparta eitxen da. Ba, haretxaz eitxen zan, turtugi ixaten zan, haxe. Ta, horreaz eitxen zan edo holakoxi zan nitzako behintzat. Nahasta eitxen zan masiona, nahasta, uretara bota baiño lehen, eta, ordun harek, mantentzen eban apur bat azalien ze, betibe, hondure juten zan-ta. Ez da komeni hondure juterik, galdu eitxen zan bestelan-ta. Ta, hareaz nahastu ta turtugiaz, ta gehixa aguantaten eban azalin. Eta, gero ba, sardiñie denporiaz-eta, apurke-apurke, ez da ikusten hurreratzen. Baiña zemat eta hurreraua, bitsak urteten hasten diz. Bitse bakizu zer dan? Bitse, adurre edo bitse, horrek ba, arraiñak beran ha. Puspulu txikixak urteten dau ba, arnasi hartueran. Ta, horrek txiki-txikixak arraiñak botaten dittuz. Antxoik eta arrantza barrixe danin, bizi-bizik danin barrun ba, bitse botaten dabe asko. Hil arte botaten egoten diz; hori, adurrak esango baunke lez. Eta, ordun batelekuk ez dau ikusten sardiñaik. Ez dau ikusten baiña hantxe eoten da, adi egoten da. Eta, “bitsak hasi diz”, esaten dau halako baten. Ba, sardiñi hurreratzen hasi dela eta saiatzen da gehitxua botaten. Gehitxau botaten ta zabalaua botaten.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!