Ondarroa (Bizkaia)

Tretzak "enkarnatzen"

Tretzak "enkarnatzen" Arrantzale bakoitzak bost tretza izaten zituen. Bakoitzak berak zuen bere tretzak zaintzeko eta "enkarnatzeko" ardura. Normalean emazteek edo alabek ipintzen zieten karnata tretzei. Iluntzean barkura eramaten ziren prestatutako tretzak. Jabearen andreak edo "krixadek" ematen zieten karnata.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-017-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Arrantzale bakoitzak bost tretza izaten zituen. Bakoitzak berak zuen bere tretzak zaintzeko eta "enkarnatzeko" ardura. Normalean emazteek edo alabek ipintzen zieten karnata tretzei. Iluntzean barkura eramaten ziren prestatutako tretzak. Jabearen andreak edo "krixadek" ematen zieten karnata.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, bodegako lanak egoten ziran; hau da, lihorreko lanak, egun batetik bestera gauzak gertatzie? Ez dakit, lehen esan dozu, tretzak edo…
- A, bodegan egoten zan karnatie, tretzak eitxeko. Ta tretzak eitxen zanin, ba arrantzale bakotxak eruten eban bost tretza-edo. Danak, bana eruten eben. Ta, horrek tretzok norberantzako zin. Eta, horrek tretzok, norbera jabetu, norberak zaindu ta norberak karnata, enkarna izaten zan. Eta ba kordara juten zin besiuta, ba etorten zin arratsaldin porture, aillagaten zin te arraiñak atara ta gizonak etxa jute zin. Ta, arratsalde horretan, ba juten zin etxekuk, etxeko famelixako bat, andrazko bat juten zan, andrie edo alabi edo dana dalakue, bodega juten zan balda bateaz. Ikezko balda bateaz, ta han emoten otsen, ba, karnati emoten otsen; holako raziñoi bat, tretzak enkarnateko. Gizonak itsasotik ekarritxako tretzak, etxin illuntzien, etxin andrak enkarna eitxen eben.
- Ordun, andren biharra izaten zan?
- Bai, andren biharra zan hori. Eta, etxin igual ba, gizona eta andrie ba, sari konpontzailli bazan edo fabrikan biharra eitxen bana edo holaku te ba, hara jun biherra baukan biherrea, ba ordun batzuk eitxen eben enkarga beste batzuai, ein ahal dabenai aloberaz.
- Eta, ordainddu?
- Bai, hoixe ordainddu honenbesteko bat eta holan. Gero, horrek eitxen zin illuntzin eruen gaberako, illuntzien gabie baiño lehen, tretzak ein te sartu txalopan ondo ipini, egune dan arte, ordun ez zan eoten argirik eta holan eoten-ta. Eta, hori, horrek karnata ta horrek bodegan egoten zan. Eta, hori emote ben, jabin andrik, emoten eban jeneralin. Beno, jeneralin krixadak emoten eben.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia