Usurbil (Gipuzkoa)

Angula asko zegoeneko garaiak

Angula asko zegoeneko garaiak Lehen angula asko zegoen ibaian. Angula bizirik egonda, garestiago saltzen zen; hildakoan, hondatu egiten ziren. Angula asko zegoenean, merke saltzen zen. Ibaiko angulak zergatik urritu diren azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-018-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen angula asko zegoen ibaian. Angula bizirik egonda, garestiago saltzen zen; hildakoan, hondatu egiten ziren. Angula asko zegoenean, merke saltzen zen. Ibaiko angulak zergatik urritu diren azaltzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zenbat harrapatzen zenuten?
-Ni ez nintzan hartaiñoko pillakin egokittu baiño hor kilua bi errielien eta gue izebak esaten zun ezautu zula. Kriston pillak.
Joxe: -Jode, kilua bi errialian?
-Bai. Lurrai emateko modun bolara batian. Ikeragarri angula. Gurea orduako zeatu zan pixkat baiño hor... Gue zeak esaten zun, izebak esaten zun ba egokittu emen zitzaion da!, angulakin itxi bahia ta, zer da? atea ta, buuuu!, dana beteta. Geo zian, hemen dezkau hiru depositu, ta depositura botatzen gendun segittun. Geo hok galdu zianian Goiko Errotako onduan beste deposituba in gendun ta hara eamaten giñun eta.
Joxe: -Bazenituen hemen deposittuk, e.
-Bai. Bana. Honek Irunekuak bat, Portukuak bestia ta guria bestia, hiru depositu, bai. Ta oain etxia botatzekuan askotan esaten dit, ura azaldu bihar dik hor. Ordun angulentzako mantentzeko aiña bahuan eta oaiñ'e ura azalduko dek hor. Iruditzen zait.
-Eta zertako botatzen zen depositora, bizirik saltzera eramateko?
-Bai. Bizirik, bai. Bestela akaatu itten zian. Hola pillan ateatakuan akabatu itten da azkar.
-Eta bizirikan euki behar zian jan aurretikan?
-Bai. Preziyo gehiyo itten du biziyak eta. Bestela hondatu itten da segittun.
-Hondatuta ze itxura eukitzen du angulak?
-Txuriya baiño hemen goiyen guk euki giñunien Karlos ibiltzen zan karrayo, hemen aldapa hontan earki ateatzen harek antomoilla ta. Hoik bateko Madrida ta besteko zea, pilla ederra ibilli zuen, jesus! Angula ikeragarri.
-Eta noiz hasi zan angula garestitzen?
-Hori, ez dakit ba nik. Urte batzuk izango dia. Baiño hor angula asko zeonian ordun merke.
-Ibaia zikintzen hasi zanian igual urrituko zan?
-Hor barran ez dakit nik hor. Motorrak asko izorratu due hau. Ez zan leheno motorrik garai hartan. Txalopai motorra jartzen diye eta jartzen dittue hola bi aldetatik bahiak eta hartzen due buuuuuu! ta abaillan juten dia. Abaillan juten baldin badia angula akaatu itten da. Mantxo jun bihar du. Ta geo hemendik nahi dun bidian juten da ta buelta ematen due ta haik garbitzen due. Baiño ez da sartzen, garai batian bezela ez da sartzen oain itsasotikan angulik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia