Lekeitio (Bizkaia)

Zaldien buztana txipiroitarako

Zaldien buztana txipiroitarako <p>Juan eskolara oso gutxi joan zen, urte bat-edo. Umetatik hasi zen aitarekin motor txikian inguruko kaletan arrantzan; kala horiek zeintzuk diren aipatzen du. Zaldien buztana erabiltzen zuen apareju bezala txipiroitarako. Sareak gerora hasi ziren erabiltzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-028-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Juan eskolara oso gutxi joan zen, urte bat-edo. Umetatik hasi zen aitarekin motor txikian inguruko kaletan arrantzan; kala horiek zeintzuk diren aipatzen du. Zaldien buztana erabiltzen zuen apareju bezala txipiroitarako. Sareak gerora hasi ziren erabiltzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zelako biximodua eukitten zenduen umetan?
- Juan: Biximodua txarra, eskolarik be ez, eskolan zemat denpora eingo neban ba, urte bete-edo. Gero gerri etorri zan, bueno hori baiño ariño aittak motor txikiña ein eban itsasora juteko bera bakarrik, ta neu gazti nintzala erun naben beraaz. Zemat urte eukiko nebazan ba? hor hasi nintzanian be, ba zazpi zortzi urte-edo, arrañak atrapaten. Holantxik biximodua ahal dan modura eruteko ein gendun aittak eta neuk bihar itsasuan.
- Eta bertoko inguruko kaletara juten ziñien edo nora?
- Juan: Bai, berton hurrian, Talatik bistan, tximiñotan ta kabratan ta, [kordiaz…] ta, ahal dan modura.
- Semea: Esan eidxuz /esaidxuz/ kalen ixenak, ze kalatan ibiltten ziñien:
- Juan: Haunen Abran, Ogellan, [or bazakozak kalatan!
- Eta ze aparaidxo eta ibiltten zenduan han sasoian?
- Juan: Aparidxua guk, orduan kaballuen buztana.
- Mari Tere: Aparidxuak etxian eitten zirin.
- Juan: Kaballuen buztanak eukitten ebazan harek, yutak. Zeuk buruan daukazun moduko horrek, ulan daukazun moduko horrek. Eitten gendun haretxek ebai kaballuari, nonok emoten eutsen eta gero haretxeaz bihar eindda eindda eindda, ebai, amarratu, korapilluk ein ta buelta ta buelta ta eitten ebenian ehun bat braza, eitten eben haretxek ipiñi tximiñotako.
- Mari Tere: Yutik ez, zelaku da?
- Ta sare txikirik edo ez zenduen ibiltzen?
- Mari Tere: Geruo saria.
- Juan: Horrek gero.
- Mari Tere: Geruo hasi zirin sariakin.
- Juan: Sariakin neuk bakarrik ein dot makiña bat urte ontxe azkanetan.

Egilea(k): Mikel Alday (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia