Lekeitio (Bizkaia)

Partila banaketa

Partila banaketa <p>Arrantzaleek zapatuetan jasotzen zuten soldata, diru-partila, baina gutxi izaten zen. Kofradian kanpaia jotzerakoan banatzen zuten. Itsaso zatarra zegoenean, ezin zenez itsasora joan, kofradiako presidentea Madrilera joaten zen dirua eskatzera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-028-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arrantzaleek zapatuetan jasotzen zuten soldata, diru-partila, baina gutxi izaten zen. Kofradian kanpaia jotzerakoan banatzen zuten. Itsaso zatarra zegoenean, ezin zenez itsasora joan, kofradiako presidentea Madrilera joaten zen dirua eskatzera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Mari Tere: Ta gero ixaten zan zapatutan partillia, baiñe zembat diru ordun denporan?
-Juan: Errial bi edo lau pezeta edo bost pezeta-edo.
- Mari Tere: Ta ez bazirin juten itsasora egueldi zantarraz ezin junda eta miseridxa daola eta ekarten eben kofradidxa han txilin joten ben kanpaiak. “Han diru pardidu do” han danak pozarren arin-aringa e
emoten eben hogeikotxu-edo zer ixaten zan?
- Juan: Bost ogerleko.
- Mari Tere: Bost ogerleko ordun bost ogerleko [...] eruten zan ta pozarren kanpai entzuten zanin.“Daon miseridxiaz itsasorako egueldirik bez” da esaten eben, gu umetxuk giñan, baiña.
- Juan: Presindenti juten zan Madrillea diru eskatzea.
- Zer, nor?
- Juan: Presidentia, mariñeruan presidentia juten zan Madrillea diru eskatzea geuri partiuteko. […] kobraten eban eta beste saidxetan ez ta gero eitten eben, han Madrillen emoten ebena ez pagateko. Baiñe bertan emoten ebena ixaten zan, kofradidxak emoten ebana pagateko, denporiaz pagateko, zelan irabazi halan pagateko ta.
- Semea: Bai prestamo bat modura.

Egilea(k): Markel Arrasate (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia