Juan Uribarren Atxabal Zozua

Lekeitio (Bizkaia) (1924)

Biografia

1924. urtean sortu zen Narea kalean. Gurasoak ere lekeitiarrak zituen, ama Arropaineko Zozua baserrikoa; hortik datorkio "zozua" ezizena. Umetatik arrantzari lotuta bizi izan da, aitarekin ibiltzen baitzen motor txikiarekin eta 80 urtera arte ibili izan zen. Makinari, koipeztatzaile, arrantzale zein patroi lanetan ibili izan da, hurbilean, Ternuan (Terranova) zein Dakarren; hori dela-eta, itsas munduko kontuak oso ondo ezagutzen ditu. Gerra sasoian, aitarekin joan zen Santanderreraino ebakuatuta, eta garai hartako bizipenak ondo gogoratzen ditu. Bere emaztearekin batera egin zitzaion elkarrizketa, Mari Tere Aboitizekin.

Zintak

KodeaDataProiektua
LEK-028 2010 Lekeitioko ahotsak
LEK-029 2010 Lekeitioko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Sei urterekin tretzak "enkarnatzen" I Bideoaren ikonoa
2 Sei urterekin tretzak "enkarnatzen" II Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Partila banaketa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Zaldien buztana txipiroitarako Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Baserrian goserik ez Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Lekeitiotik Santoñaraino bizitakoak Bideoaren ikonoa
7 Osaba beste lekeitiar batek hil zuen Bideoaren ikonoa
8 Terranovan Bideoaren ikonoa
9 Bakailao asko Bideoaren ikonoa
10 Denboraleko lekuko Bideoaren ikonoa
11 Arrastreoak; alabaren jaiotzaren abisua Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
12 1961. urteko ekaitza I Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
13 1961. urteko ekaitza II Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
14 1961. urteko ekaitza III Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia