Lekeitio (Bizkaia)

Arrastreoak; alabaren jaiotzaren abisua

Arrastreoak; alabaren jaiotzaren abisua <p>Juan arrastreroetan Ondarroan eta Pasaian ibili zen; bertan ere ez zutela jatekorik dio eta oso gutxi irabazten zela. Terranovan zegoela lehenengo umea jaio zitzaion eta ez zuen zerekin ospatu, ez jatekorik, ez ardorik. Sukaldeak orujoa zuen eta botila hura zabaldu zuten. Hotzaren hotzaz eskuak oso txarto izaten zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-028-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Juan arrastreroetan Ondarroan eta Pasaian ibili zen; bertan ere ez zutela jatekorik dio eta oso gutxi irabazten zela. Terranovan zegoela lehenengo umea jaio zitzaion eta ez zuen zerekin ospatu, ez jatekorik, ez ardorik. Sukaldeak orujoa zuen eta botila hura zabaldu zuten. Hotzaren hotzaz eskuak oso txarto izaten zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Juan: Gero handik be jun nitzan Ondarrura arrastrera, ez giñin ondo arreglaten patro gazti ta ni ta ez, bai Ondarrura, bai, bai [Dorateara] juteko esan naben, ba hor ez neban eiñ ezer, holako bat, primabera bat, gero arrastrerako etorri jaten motorista bat ia jungo nazen ta “bai” ta Ondarrura jun giñin, jun nitzan arrastrera. Baiña hori baiño ariño pasaiten ebillen beste arrastrero batzuk. Terranoba ordua zan lelengo nebillen “Estrella de la mañana” “Estrella […]” pereji , han be jateko be ez, ibilli nazen tokidxetan jai.
- Mari Tere: Baina ez dozu esan, makallautan han ibilli ziñinin Terranoban milla pezetako plantillia ekarri zenuan ta pentsa milla pezeta orduan Lekitton.
- Juan: Bi milla pezeta zan, bialdu eban, ni etxin neuan orduan.
- Mari Tere: Bai ba, ta Lekitton daonik eta aberatsena nintzala pentsa neban bi milla pezetaaz orduan.
- Juan: Gero Terranoban be, umi jaidxo, lelengo umi jaidxo jaten Terranoban. Ta geuazan “ a la deriva”, jateku bapez ta ardaurik bez ta ezebez. Ta Lekittotik deitxu eben zelan umi jaidxo jaten ta “[…] mujer, la hija, las dos”. Gero han eon zan , ardaurik eta ezer be barik eta zelan da kontu ta koziñeruak eukan oruju, ein eban berak zeozer koziñan brijidu edo holakua eta orujo botella zuridxa, baakixu zelakua dan orujo? Fuertio bera. Galleguan edaridxa da haidxe emoten gaitxuzen “a morir”, haixe eruten gendun bakotxak botella bana-edo, guk eurak hutsitxuta berak koziñeruk agintzen ebelez, harek gordeta eukitxen ebazan erreserban, berena edanda be han eukitxen eban harek. Kamarotian sartun giñin motoristi ta engrasadori ta danok eta atrapa, bertan kanta, kanta genduan halako batzuk, edan gendun beori orujo hori ta ederto pasa gendun, egueldidxa be edarra euan-ta.
Baiña mariñeruak ibiltten zirian, honek esku guztik apurtuta itsasoko erropakin , hotza ta haren biharrin makaillaua ta tripak kentzen ta. Asiske gero etorri giñin, ta urten gendun handik ta sartu nitzan hortxe [...] ta gero Ondarruara […] nebillen. Beste pareji zan etxekua, bi ibiltxen giñian ba amarratuta ba, biren arte arraiñetan. Ta hantxe zeozer irabazi, apurtxu bat hantxe, bestela beste arrastrero guztitan jai, jai ta jai ganera, […] subertoso iñun be. [...] ibiltzeko eta beraaz gitxixaz jan ta bertan hamen baiño gehidxo irabazten zan ta ahal dan moduan ibilli beñipein, suerti bihar da edonun ta.
- Mari Tere: Mariñeruen biximodua tristia.

Egilea(k): Amaia Canales (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia