Lekeitio (Bizkaia)

1961. urteko ekaitza I

1961. urteko ekaitza I <p>1961. urteko uztailaren 11ean, Ribadesellan zeudela, 80 atun harrapatu zituzten eta eguraldi zantarra zetorrela igarri zuten. Lo zeudela olatu batek itsasontziko zubiaren atea apurtu zien eta justu-justu lortu babestu zuen makina. Bertan bizitako bizipen gogorrak kontatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1961. urteko uztailaren 11ean, Ribadesellan zeudela, 80 atun harrapatu zituzten eta eguraldi zantarra zetorrela igarri zuten. Lo zeudela olatu batek itsasontziko zubiaren atea apurtu zien eta justu-justu lortu babestu zuen makina. Bertan bizitako bizipen gogorrak kontatzen ditu.

Transkripzioa

- Juan: Atunetan ibiltxen giñian, atunetan kaza, kazan atrapaten genduzan atun batzuk-eta. Halakun baten, zein zan ha? juliua ezta?
- Semea: Bai, hamaika.
- Juan: Juliun hamaika.
- Mari Tere: Hori jaidxota edo jaidxoteko edo jaidxo.
- Semea: Hogeta bidxan.
- Juan: Hogeta bidxan, zein urtetan?
- Semea: Milla bederatziehun eta hirurogeta bat, “mil novecientos sesenta y uno”.
- Juan: “Mil novecientos sesenta y uno”.Ba asi eske…
- Semea: Laredo ganin edo nun eon ziñien?
- Juan: Ribadesellas. Atrapa genuzan larogei atun, kalma zuri-zuri-zurizuridxak ta, zarati euan egualdi zantarra dakarrela ta, halaku ta besti ta, hor geuazan danok para ta para. Halaku, ni gabaz biharrin neuan makiñan zeozetan, zeozer eitten, danak lo euazan ta makiñan zozer eitten nebillen, gero zer ein neban, puentera juan eta radidxu erai. Radidxun entzun neban gallego guztidxak dandarrez datozela buruz behera, denpora zantarragaz. Ederto, nik ze ein bir dot /enbiot/? Ez badau ekarten denpora zantarrik, baguz barruruntz neure kulpi ixango da, eta esan bez patroiari. Dzanga lotara neu. Goixian sartun gaittuzan egunez, jo gaittuz parata gaozela edo olatu batek eta puenteko ati be apurtu. Justu, justu makiñia arrankaten jun neu horren parian, reduktoren parian, justo-justo tapa neban reduktora, ta ez dait/eztait/ tripakin edo zeaz haraixe urik ez juteko eta arranka egin genun motorra. Denpori gogorra eta ez giñin gu kapaz gu [...] bueltateko. Getaridxan bapor handi bat kostan txo, ura hartzen gendun sendo ta, baldakin ura kentzen gebidxen, ura kendu eta kendu, bonbi be bai, lohidxak agarraten eutsan behetik, aurreko paretin euazan urak etorri zirin lohidxa guztik bonba ganerantz eta ezin, estutu zirin txiki gertau [...], motorrak eitten eban, eskasa zalez, ta gero baldakin ta, ahal dan modura gebizen. Eta Getaridxara etorri zan ha, ha bapor handi bat, Mater Dolorosa zala pentsaten dot, ta gidxonak bertan emoteko, amarratu nebazan gidxonak….
- Mari Tere: Danak nearrez esaidxu. Gidxona guztiak, hondora jun bir dozuela /bizuela/ ta, eta zuk ein zenduen, gidxonak guztik bialdu haraixe baporera eta zeuk hiru-lau edo lau bakarrik geldittu.

Egilea(k): Estibaliz Gabikagogeaskoa (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia