Lekeitio (Bizkaia)

1961. urteko ekaitza II

1961. urteko ekaitza II <p>Aurreko pasartearen jarraipena da. 1961. urteko uztailaren 11ko denboralean bizitakoak kontatzen ditu: baporea martxan jartzeko izan zituzten zailtasunak, ura kentzen... Donostiako bapore bateko patroiarekin irratian izandako elkarrizketa ostean, haien baporea hondoratu egin zen; begiak karramarroak janda zituztela aurkitu zituzten.</p>
Tamaina:

Aurreko pasartearen jarraipena da. 1961. urteko uztailaren 11ko denboralean bizitakoak kontatzen ditu: baporea martxan jartzeko izan zituzten zailtasunak, ura kentzen... Donostiako bapore bateko patroiarekin irratian izandako elkarrizketa ostean, haien baporea hondoratu egin zen; begiak karramarroak janda zituztela aurkitu zituzten.

Transkripzioa

- Juan: Amarratu nebazan baporak.
- Mari Tere: Sokiaz beste baporera.
- Juan: Beste baporera
- Mari Tere: Ha handidxa zan ta honena eskasa.
- Juan: Bat, bi, hiru, lau, bost edo sei-edo amarratuta eruten ta, patroiak esan naben: “Ekarri karteria nire...”. Bere [saindxia] allaa zan amarratzeko. Karteria kamañan azpin eoten da. Ta esan naben ze: “[Jo, ze eingo dou, ez dgu ba bueltako?]”. Ni tontuo naiz: “Zeuk nahi dozuna /nahixuna/”. “Geldittu engo gara?”, ta “Bai, nahi bozu”. Ta geldi bertan trabez.
- Mari Tere: Lau lagun bakarrik.
- Juan: Ta ura kendu ta ura kentzen, ta ura kentzen ta ahal dan modura, ta ein gendun zeozer. Ta gero, ha jun zan, harek eskapa egin eban harek.
- Mari Tere: Baporak
- Juan: Bapor handidxak eskapa gaittuzen guri. […] Ta harek “Argidxak amata jakoz”, ta argidxak amatata ikusi ebazan. Ta gu hasi giñin hamar, trabez gaozela, hareri atzetik segitzen, baiña ez eban baporak inddarrik aurrerutz etxeko. Ez gendun mobimientorik be eitten ta.” Patiña etten dau enbragiak berutz”. […] “Ondo prensata daukat eta ez dau patiñaten on". Halako baten emon neutsan beste hagin bat gehidxo, sartu eben zelan edo halan, ba abantera harek ez eukan […] aurrera segitzeko. “Ze eingo dogu /engou/? Ze engou?”, “larra trabez”. “On ez gara jungo enbragez bapor guztia apurtu hondora jungo gara-ta”. Karga gendun trabez, ura kentzen zelan edo halan. Ikusten zirin haren mendidxen olatuk bai. Geure ondun apurtute. Itsasu eruten, hauxe eitten gaittuzen olatuak, alboz be. Beitu handik makiñatik, tapatik, atzeko tapia, atzeko tapatik, ta itsasuk raka-raka, larran-larran. Ez dau gerri emoten, gerri berari emoten badau horrek […] tapata gaoz. Zer da kontu ta, ba honek […] halan diñoutsa: “Aquí no hay nada que hacer”. Ta […] jun atzetik. Ta gero, eguna ailla zanian, han mendidxak bistan, haidxik itxi eban.
- Mari Tere: Baña zeuen aurrian ikusi zendun hondoraten beste barkua, zeuek baiño handidxo.
- Juan: Ez, hori be ez dot esan. Donostiar barko bat, donostiar bi euazan han, donostiarrak. Kaiser jakon idxena patroiari. “Kaiser, denpora gogorra dakar gero! Ta barkun jun bir dogu /bidou/” bestik esaqn eutsen. Ta Kaiserrek kontesta eutsan, olatua azpittik pasaten dala. “ Olatua azpittik pasaten da, atrapaik arraiña!!!”. Horidxe entzun neutsan radidxotik, “Arraina atrapaik!”. Ta geldittu zan, atara kontuk eta karramarruk begidxa jan mariñero guztiari.
- Mari Tere: Hondora-edo.
- Juan: Kondora karramarruak jan begidxa. Ta holako bat be bai, turista bat be bai, eurakin jun zan turista bat.
- Mari Tere: Bakasiñoitan euan gazte bat zan.
- Juan: Donostiar bat, lihortarra.
- Mari Tere: Bai.
- Juan: Danak itto bertan.

Egilea(k): Aitzol Goitia (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia