Ondarroa (Bizkaia)

"Krixadak" edo "neskatilak"

"Krixadak" edo "neskatilak" Txalupa bakoitzak bi "krixada" ("neskatila" Bermeon) izaten zituen. Armadorearen familiakoak izaten ziren normalean. Patxiren amak, alarguna zenez, "krixada" lana egin zuen bizi guztian. Arrain salerosketan eginkizun inportantea jokatzen zuten. Arroatan hitz egiten zen pisuaz (12,5 kl), nahiz eta gero kilotan kobratu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-017-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Txalupa bakoitzak bi "krixada" ("neskatila" Bermeon) izaten zituen. Armadorearen familiakoak izaten ziren normalean. Patxiren amak, alarguna zenez, "krixada" lana egin zuen bizi guztian. Arrain salerosketan eginkizun inportantea jokatzen zuten. Arroatan hitz egiten zen pisuaz (12,5 kl), nahiz eta gero kilotan kobratu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Txalupa bakotxak, eukitxen zitxun krixada bi, normalin. Krixadak ixeten zin, emakumik; gaur egunin, esaten dotse, neskatillak esaten dotse. Hamen, beti krixadak esan izenda. Hori, neskatillak hona ekar eben Bermiotik gaur egunin. Eta, normalin ixaten zin, krixada bi txalupa bakotxin. Eta, txalopa bi euazan tokixan, hiru krixada eoten zin. Ta, jeneralin izaten zin jaubineku, familixaku edo bestela patroineku familixaku. Ta, ordun ba, ez bauan hor, holan biherra eingo banik ba, ordun, beste eran ezagunen bat ixaten zan. Gure amak krixadatzi, gure ama alargune zan bixi guztin eta bixi guztin krixadatzik euki eban. Ez eukan gixonik ekarteko alogeran eitxera ta danin eitxen eban biherra harek, arraiñin, karreoan ta krixadatzan, sare konpontzen, ta danetan eitxen eban.
- Eta, zein zan krixadan biharra?
- Krixadin biherra zan, ba gitxi gorabehera ba, txalopie etorten da itxosotik. Hona gora, etorten zin lehen danak. Kofradixe hamentxe, eta etorten zin. Arraiñe, lehenego arraiñe badakar gitxia-gehixa, ba krixadak juten zin eta krixadak hartzen eben arraiñan muestri ta ahal danik bizkorren, bentara etorten zin. Ze, txalupak etorten zin gehixa ze bestie badator ta arrain gehixa etorri ta prezixu bajaten juten zan. Ta, komeni izaten zan ahal danik ariñen. Ta, juten zin horra, eta ba, txandan eoten zin. Benti, eitxen zan ordu erdiro ta txandan arraiñe saltzen. Aurretik beste batzuk bauazen ba harek ein arte, norberana. Saldutakun, juten zin hara, ta esaten otsen txalupakuai, patroiai ba: “Bueno, saldu de Honenbeste ein dau. Ba, arrain zati batek ein dau honenbeste, bestik honenbeste ein dau”, segun zelan zan. Ta: “Erosi dau honek fabrikantionek dana erosi dau. Edo Scolak erosi dau honenbeste ta beste honenbeste harek erosi dau”. Ta eurak erosten ebenak, harek zain egoten zien. Arraiñan zain, hortxe kofraixan ingurun egoten zin, zain molla gañin. Eta, ordun arrantzalik ekarten eben krixadak lagundute, esku-burdixen edo eskun arrain otzarak ekarten eben, hona benta ekarten eben. Bentan egoten zin baskula handixak hor egoten zin. Hiru-lau baskula handi. Han, bertako bihargiñak, pixeruk esaten jakuen, arraiña pixaten eben, hartzen eben noti, ze txalopin ixena, ba honenbeste. Guk, “arru” beti, kiloik ez gendun ibilltxen. Arru, arru zan, hamabi kilo ta erdi, honenbeste. Oin, numeruk eineran eurai, kiluk emoten eben. Bai. Eta, bentan be, bentan be, esaten eban ba, honek 160 arru, antxoi ba, dau de mailla luzerakue, ba honenbeste arru, ehun ta hirurogei arru. Oin, papera gerokun, txalopik kobraten banien, berak eitxen eban bankutik kobrateko ta kilutan etorten zan partikeri beti, sekule bez kilue sartzen zanik. Dana dala, ordun horrek esaten eben ba: “Honenbeste erosi dau honek edo harek”. Eta, gerokun, ba pixaten zan ta pixeruk emote ban ba, bueno: esan, arrutan esaten eban. Eurak entenditzen zin, kiluk eta arruk. Eta, ordun harek, ordun hartzen zitxun harek, erositzallik hartzen zitxun, fabrikantiai. Bai.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia