Hondarribia (Gipuzkoa)

Portuko eskolan, euskaraz

Portuko eskolan, euskaraz <p>Portuko eskolan ibili zen, goiko aldean. Behean atuna garbitzen egoten ziren, benta zelako hura. Benta berria egin zuten gero, eta eskola beheko aldean jarri zuten. Etxaniz zen maisua, donostiarra; euskaraz ikasi zuen. Ez zen asko joaten, beti lanpetuta.</p>
Tamaina:

Portuko eskolan ibili zen, goiko aldean. Behean atuna garbitzen egoten ziren, benta zelako hura. Benta berria egin zuten gero, eta eskola beheko aldean jarri zuten. Etxaniz zen maisua, donostiarra; euskaraz ikasi zuen. Ez zen asko joaten, beti lanpetuta.

Transkripzioa

-Bueno, zu lehenengo eskolan, nungo eskolan ibili ziñen?
-nun?
-Bai. Portuan bazen eskola bat…
-Portuan bai. Bakizu hemen nola den Itsas Etxia? Bai, hau. Orduan zen, sartu bettik ta “derecha izquierda”, zera, bi eskol ziren. Biño eskola, gu ibiltzen giñena, bestia goian zen eskola, e, bi leku ziren, hau hemen ta bestia hemengo aldian, bi leku ziren. Biñon gu goizetan juten giñenian, zeara, eskolara juaki, ta bihian, atuna garbitzen aitzen zien, atuna, zera, lehenengo, bueno, arraiak, dena atunak hor. Benta zen orduan hor. Beste lekurik ez zen. Benta.
-Eskola azpiyan?
-Eskola azpiyan. Eta ni, gu, juaten giñen gotti. Eskillerak igo ta gora. Eta gero, noizbait, jarri zituzten, bueno, gero, denbora aurrera, in zuten benta bat hor, benta berri bat ein zuten, eta gero, benta, eskolan, zean, bihi hartan, dena garbittu ta jarrita, in zittuzten eskolak jarri. Ta bentak in zittuzten beste lekuan jarri. Bai?
-Eta eskola hartan, zuek zer zenuten, maisua ala maistra?
-Maisua, maisua. Donostiar bat. Etxaniz.
-Etxaniz?
-Bai.
-Ta horrekin euskeraz? Euskaraz iten zenuten?
-Castillanoz ez degu ikasi-ta! Euskeraz izango da…
-Zuek eskolan, ordun, euskaraz…
-Dena euskeraz. Hemen ez zen kastellanorik, orduan.
-Eta eskolan ere ez zen erdaraz ezer’e?
-Ez, ez, ezer’e, ezer’e. Hemen giñen gu orduan gu, orduan, esaten zuten bost milla persona giñela, o sei. “Lo más, lo más” sei, esaten zuten. Ta guk ez dugu mintzatu zera…
-Dana euskeraz.
-Dena euskeraz. Dena. Itxian ta kanpuan ta dena euskeraz.
-Ta eskolan zenbat urtekin hasten ziñeten?
-Hori ez dizut esango. Gazte xamarrak. Gaztiak. Uan bezala ttikiyak ez, biñon…
-Sei bat urtekin, igual?
-Bai, zerbait hola. Zazpi urte o hola. Bai.
-Tan han neskak eta mutillak elkarrekin ala aparte?
-Lehemixiko uste dut ibiltzen giñela, ttikiyak giñela, zea, elkarrekin. Gero pixkat haunditzean apartatu, baiñon bai, bai.
-Ta eskolan ze ikasten zenuten?
-a,e,i,o,u. Holako gauzak. Sumar pixkat eta, restar pixkat eta, holako gauzak, zea, asko ez deu ikasi, baño! Ez baigea ibili!
-Zu askotan ez ziñen faten, orduan…
-Ta ni bezela…
-Beti bazen lana...
-Bai, biño ni bezela bazian ez zienak faten asko, e! Eskapo iten zutenak. Bai.
-Zuk eskapo iten zenun?
-Eskapo ez dakit, ingo nuen akaso, biño ez, nik lanian asko ibiltzen nitzen, zean, ta gero berandu juten nitzen igual ta, bai. Egingo nuen, nik ere…
-…
-Zuk etxian lan asko zenun?
-Bai, bai. Nahikua. Zazpi anai giñen!
-Klaro, ta zu zaharrena.
-Ni zaharrena.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia