Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Auzo-eskolak; eskola kontuak

Auzo-eskolak; eskola kontuak <p>Umetako bizimodua Azatza auzoan. Auzoan eskola txiki bat ere bazegoen. Abadeak ematen zuen eskola Koruetan. Auzoan egon ziren abadeen izenak. Azkenengo urteetan maistra bat ere izan zen. Azatzako eskolan, maistrua egon zen. Neska-mutilak elkarrekin ibiltzen ziren.</p>
Tamaina:

Umetako bizimodua Azatza auzoan. Auzoan eskola txiki bat ere bazegoen. Abadeak ematen zuen eskola Koruetan. Auzoan egon ziren abadeen izenak. Azkenengo urteetan maistra bat ere izan zen. Azatzako eskolan, maistrua egon zen. Neska-mutilak elkarrekin ibiltzen ziren.

Transkripzioa

- Umetan, orduan, Azatza auzuan, ez dakit, zelan izaten zan zeuen bizimodua? Nun jolasten zenduen edo…?
- Ba, jolastu eskolara faten gitzenien, bestela […].
- Han elixa kanpokaldian edo…?
- Azatzara. Gu Azatzan.
- Bai, hori da.
- Ta Koruetan, ba, abadiek emuten [eben] gure txiki denporan, auzoko abadiek emuten e[b]en eskolioi.
- Zeuek eskolara nora juaten ziñazien?
- Azatzara.
- Bertan…?
- Bai.
- Ze zan, abade-etxian edo…?
- Ez, eskolia…
- Eskolia?
- Bai, eskolia euen.
- Auzo guztietan zeuan eskolia?
- Ez, hemen ez euen. Ez abadiek eta ez iñok ez [eben] emoten hemen. Hemenguek, parte, Koruetara faten zien abadiana; Azatzara be bai batzuk.
- Orduan, Azatzan eta Koruetan zeuan eskolia?
- Bai.
- Eta zeiñek emoten zeban? Abadiak?
- Abadiek. Don Genaro euen gure denporan eta gero don Boni. Ha fan zan gerra denporan, ba, ez dakit bere zerera fan zan. Bizkeikue zan. Ta gero, hoixe, [ez zan argittu] ta gero beste bat jarri zan ta […]. Ta gero, atzenien, beste maistra bat be egon zan. Baiña [ha] Francon aldekua, e?
- Eta gerra aurreko, bueno, zuk ezautu zenduzen abadiak ze zian bertakuak, hemen ingurukuak, edo…?
- Ez dakit. Azatzan nire txiki-denporan edo, bueno, eskola-denporan euena gerra denporan hil zan, Bizkeikue zan. Hor Bizkeiko auzo batekue zan. Gero beste bat egon zan Gatagakue. Bai. Bai, [… ikusten zan] etorri zanien be, ya zera zan, […]. Beste urte batzuk ein zittuen harek be. Gero haren hurrengo beste bat egon zan Arrasatekua, San Pedro. [Fraille] famosua [hori], San Pedruok. San Pedro.
- Eta abadiak emoten zeben beti eskolia, ez?
- Ez, ez, ez. Azatzan ez, e? Azatzan ez eben emoten eskolaik abadiek.
- A, ta zeiñek emoten zeban eskolia, orduan?
- Ba, maistro batzuk. Nire zerien, denporan… Gero zerak be egon zien, maistrak be egon zien, baiña ya guk alde ein ta gero.
- Orduan, Azatzan eskolia zekazuen. Maistruak be kanpotik etorrittakuak izaten zian edo hemen ingurukuak?
- Bai… Ez, hemen ingurukoik hor ez zan egon. Maistro bat, maistro bat guk euki geena aragonesa zan. Aragonesa.
- Eta ze ein zeban denpora asko hemen?
- Bai, bastante ein eben, bastante denpora; urte batzuk ein zittuen.
- Eta nun… ez dakit, nun bizi zan hemen zeuanian?
- Ba, gure aldameneko baserrixen euen apopillo.
- Apopillo?
- Bai.
- Eta eskolara zenbat urtekin edo juan ziñan lehelengoz?
- Sei bat edo eukiko nittuen, behintzat, sei-zazpi bat bai.
- Orduan auzo guztiko umiak juango ziñazien eskolara, ez?
- Bai, bai. Bai.
- Edade diferentietakuak, neskak eta mutil… danak batera…
- Danak, danak, danak. Ez zan egoten zerik. Gero maistrak be egon zien, baiña maistrak be danak.
- Danak batera…
- Danak batera.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia