Zezilia Arenaza Altuna
Aretxabaleta (Gipuzkoa) (1922)
Biografia
Azatza (Aozaratza) auzoko Zelaikua baserrian jaio zen, zortzi anai-arrebatatik laugarrena. Ama bertakoa zen, eta aita berriz Areantza auzoko Txikinakua baserrikoa. Zazpi urtetik hamarrera Aozaratzako auzo-eskolan ibili zen, eta gero hilabete batzutan kalean mojekin. Umetatik joaten zen egunero Arrasatera etxeko esnea saltzera. Aretxabaletako Taberna Berrin kamarera jardun zuen ugazaba senideari laguntzen. Baserriko lanak eta ingurua oso ongi ezagutzen ditu, eta lehenagoko bizimoduaz azalpen zehatzak ematen ditu. Bere senarra izango zenaren etxera, Perunanera, josten ikastera joan zen garai batean. Baserri honetara ezkondu zen, etxeko Andres Anduagarekin. Sei seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARE-012 | 2006 | Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta. | Itziar Alberdi Bilbao | ||
ARE-013 | 2006 | Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta. | Itziar Alberdi Bilbao | ||
ARE-047 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute