Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Itulan egitea ez zen lan xamurra

Itulan egitea ez zen lan xamurra <p>Itulan nola egiten zen. Idien aurretik beti norbait behar izaten zen; ez zen lan xamurra baina eskolara joatea baino nahiago izaten zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-012-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Itulan nola egiten zen. Idien aurretik beti norbait behar izaten zen; ez zen lan xamurra baina eskolara joatea baino nahiago izaten zuen.

Transkripzioa

- Esan dozu umetan ittaurren egiten zenduela. Hori zela egiten da?
- Uztarrixan ikusitta eukiko dittuzu ganauek, ezta? Jakingo dozu horrenbeste. Zure denporan ez zan uztartuko. Gurien ez dakixe uztarrixe zelan ibiltten dan, honeik hemen daazenok, neriek bai, e. Lobak ez.
- Idixak zekazuezen orduan?
- Idixek. Idixen aurretik bat zertu biher izeten zan. Batzuk ondo eitten euen, baiña beste batzuk sekula be ez zien hezitten, eta eskiñetan buelta eraitteko-eta, baten bat biher izeten zan aurretik.
- Eta zer izaten zan, bihar aspergarrixa? Gustokua?
- Eskolara baiño gurago. Ona ez, baiña eskolia baiño gurago etxien geldiketia.
- Eta umetan ez da peligrosua toki aldapatsuetan-eta?
- Bai, ume-umetan ezin leike ibilli. Lekun baten esan euen, orduen be baten batek […], hobatuko utsen-eta, ez dakit xei urte-edo, idixek pasau ein euela, azpixen. Sustue galanta, bai. Hak be gauzak haundirik ez euen eingo, baiña. Hurrengorako ikesi deixen, hantxe ibilli.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia