Bergara (Gipuzkoa)

Ardi ugari Goimendi inguruan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-093-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Sasoi batean Goimendiko baserri guztietan ardiak zeuden. Baserri izenak.

Transkripzioa

- Lehen ardixak etxe danetan eren! Bueno...!
- Holan, baiña banakak...
- Euazen Atxotegi, Atxotegi, hor bi etxetan, Artizen batek, Aranguntxon ardixak... Basalgon etxe danetan! Gurian ardixak, bestekuan ardixak, Azulan bi etxetan ardixak. Bi etxe eren Azulan be. Beizun be ardixak. Goimendixan etxe danetan. Hori mendi danori, jo-ta apestauta euan ardiz!
- Orduan zelai gehixao...
- Dana libre euan e! Ez euan ez zelairik, ez... baso dana! Ez euan piñurik! Ta, ba, ardixak probetxu gutxitxuao, baiña nik ez dakit, orduan hainbeste bildots jaiotzen zan ta danak saltzen zien ta danak jaten zittuen ta dirurik ez euala... Guk Eibarren saltzen giñuzen bildotsak. Ni askotan Eibarren [egonda nao bildotsekin].

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia