Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Amandrearen arropak

Amandrearen arropak <p>Amandrea nola janzten zen: gona luzea eta txanbrea. Buruko zapia; amantala. "Meri&ntilde;ue". Buruko zapia nola ipintzen zuen. Jaiegunetako arropak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-012-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amandrea nola janzten zen: gona luzea eta txanbrea. Buruko zapia; amantala. "Meriñue". Buruko zapia nola ipintzen zuen. Jaiegunetako arropak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Amandria eta aittajauna zela jazten zien? Amandria zelan gogoratzen dozu?
- Amandrie, honaiñoko gonaak.
- Ixa lurreraiñokuak?
- Bai. Eta gonie, e, gonie; bataik-eta ez nutsen ezautu; gonie eta txanbrie.
- Txanbria zeri esaten dotsazu?
- Telazko…, holaxe bataakixe, trajien moduen eukitten eben, goikue eta behekue iguala, mediolutoko tantodune, holako zerak. Eta gero buruko paiñolue iguala.
- Amantalik edo usatzen zeban?
- Bai, beti amantala.
- Soruan edo ortuan lanerako?
- Bai, eta etxerako; eta zererako be bai, jaixetarako be bai.
- Baiña orduan diferentia izango zan?
- Bai.
- Dotoriagua?
- Bai, dotoria. Buruko paiñolue be bai. Meriñozkue, meriñozkue, meriñozkue.
- Zer da hori?
- Zer apartekue izeten zan. Fiñe, e, estanbrien moduko…, meriñue esaten utsen. Buruko paiñolue holakua.
- Eta buruko paiñolua zela ipintzen zan? Bi puntakin?
- Puntaakin, puntaakin. Goixen bi punta tente, eta beste bi hemen ataraten utsen; ez, hemen bat, hola alde batera, eta goixen bi.
- Eta ule guztia tapauta?
- Ez, apur bat bistan. Bera dotore ibiltten zan. Iñok be ez utsen ifintten, e, laogeita hamahiru urte ein jakon, baiña paiñoloik ez utsen iñok jantzi. Berak.
- Buruko paiñolua gaztetan ez zan eruaten?
- Gaztetatik ibiliko eben harek, harek gaztetatik ibiliko eben.
- Ezkonduta gero jazten zan?
- Ez, ez. Harek uste dot lelengotik ibiliko ebela. Hoixe ez dakit sano esateko baiña. Ha behintzet ezkondu zaneko fotografixan be paiñoluagaz dau.
- Amak erabiltzen zeban buruko paiñolua?
- Ez, gure amak sekula ez eben jantziko buruko paiñoloik. Ez dot uste. Ez dakit neskatan edo…
- Orduan hasi ziren ohitturak aldatzen, eta poliki-poliki joan die…
- Bai, bai.
- Eta mutillak txapelik erabiltzen zeben?
- Eta gero kolorezko zerik be ez sekula be. Betik mediolutua edo baltza.
- Eta hori lutuan zerelako edo betidanik?
- Betidanik. Nik ez nutsen…, beti ez eben eukiko lutua. Baiña nik ez nutsen ikusi beste erropaik. Eukitten zittuen jakiñeko zerak: trajia; orduen astegunetan be ba ahal zanien mezetara fan itten zan; lan gutxitxo edo; zela mezie egunero egoten zan, mezetara faten zan. Baiña harako ifintten eben mediolutoko trajia, mediolutoko paiñolua. Harek ez zien izeten lanazkuek, harek izeten zien tela korrientiak. Perkalak-edo ez dakit zer esaten utsen, tomanak (?) edo, gure dana. Baiña ha zertxue, trajetxue, jantziko eben mezetarako.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia