Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Umetako arropak

Umetako arropak <p>Umetako arropak. Asteguneko eta jaiegunetako aropak. Mutilak 12-13 urte ingurura arte, fraka motzak erabiltzen zituzten. Neguan botak eta udan sandaliak erabiltzen zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-012-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetako arropak. Asteguneko eta jaiegunetako aropak. Mutilak 12-13 urte ingurura arte, fraka motzak erabiltzen zituzten. Neguan botak eta udan sandaliak erabiltzen zituzten.

Transkripzioa

- Erropia behintzat amak egindakua. Zer arropa?
- Bataak esaten guntsan guk. Eta gero domeketarako beste zeren bat hobatxuaua jazteko.
- Eta mutillak?
- Hamabi edo hamahiru urte artien fraka motzak.
- Uda eta negu?
- Bai. Esporten batzukin, galtza esporten batzukin.
- Eta oiñetakuak?
- Oiñetakuek, e. Lelengo, gure aitta zanai ez jakon gustetan, gomazkuak.
- Abarkak?
- Abarkak gomazkuak. Umientzako ez jakon gustetan. Berak ibiltten zittuen, baiña umientzako izardixa eukiela, ez jakon gustetan. Eta guk neguen botaak, eta udan sandalia batzuk, edo telazko zapatillan batzuk. Neguen botaak. Arrabixue botairi, ikusi be ez gittuen egin gure, takarraran eitteko-eta, bueno! Zer bat eitten oskun… Eta danak ikusten gittuen abarkakin.
- Abarkak narruzkuak?
- Narruzkuek? Gure aurretikuek narruzkuek esaten euen, guk ez gittuen horrek narruzkuek ikusi.
- Orduan zuek narruzko botak.
- Bai, narruzko botaak. Hoba biherrez eitten oskuen, baiña guk abarkak gurago takarraran eitteko-ta. Zegatik harek labanduta edo zertu eitten zien botaak, e. Botak zien danak materixalezkuek, ez euken gomaik-eta azpixan-eta be, eta labandu eitten zien, hola edozein zeretan labandu, eta ez gittuen gura ikusi be egin, bueno. Hareikin zazpi-zortzi bat urte arte. Gero honeik oingo abarkok zertu zienien, e, bueno, konbenzidu gittuen hobiek ziela eta. Pozik abarka honek zuzendu gittuenien.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia