Urnieta (Gipuzkoa)

Bizi guztian lana jo ta ke

Bizi guztian lana jo ta ke <p>Patxi urtebete egon zen basozain. Garai hartan etxeko martxa eta basoko lana berak eramaten zituen. Lan asko egin izan du Patxik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-008-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Patxi urtebete egon zen basozain. Garai hartan etxeko martxa eta basoko lana berak eramaten zituen. Lan asko egin izan du Patxik.

Transkripzioa

- Gaiñekon, hemen etxeko lanaz aparte, beste zerbaittetan aitzen ziñan?
- Ni...
- Fabrikan batian eo ibili zea nunbaitten?
- Urtebete pasa nun diputaziyoko zean, Arizmendiko zean, guarda, forestaleko oain'e hor dao /do/ diputaziyoko zea hoi hor dao /do/ oain'e Arizmendiko zea, landa haiek eta itten dia /iteia/ hoi, iriki zuenian, erosi zuen, [...], geo neregana etorri zian billa horrea, ta jun nitzan ni horrea, ta urtebete pasa nun.
- Ya.
- Ezkonduz geoztik, "el año sesenta y siete" pasa nun urtebete ta, ibiltzen han'e goatzen... jesus...goizen lanak in behiyak hondotan ein, zortzitako oiñez hara juten giñan, Arizmendira, ta hamendik hara juteko azkar junda ordu erdi bateko bidia do e? Gaur ez nitzake /enitzake/ jungo ordubetian'e seguru asko. Azkar junda, hamabik arte lanian Aian, korrika etxea etorri, behiyak gobernatu. Andria gaixo nakan ordun oyian, “reuma ciática”k jota oyetik jaikitze ez zala /etzala/, bere einbiharra're dana oyian iten zula. Ta harei laundu, etxeko lanak in, geo belar-zulua betetzeko garaiya're etortzeako bazkaldu, korrika segakin jota belar puxkan bat moztu ta korrika ordu bitako berriz hara lanea, korrika.
- Jesus.
- Bai, xinixtu ez dao /eztao/ itteik. Ez dao xinixtu itteik bizimodu hoi. Handik etorri, seitan atea, etorri, geo, zulua, belarra igual sartu janariyakin ta ordun bixkik'e bazian, bixkialdi ordun etorriya, behiyak jetzi beharra're izaten nun. In beharreko gauzak die ta.
- Laguntzaik izaten al zenun, norbaitte?
- Jainkuana, laguntza.
- Ez da gutxi.
- Ez, dana. Nik lana, xinixtu ez dao iteik nik ze lan in, ikeragarri. Ttiki-ttikitatik geatu nitzan aitteik be, aitteik be, aitta [...] baiña sekula ezautu.

Egilea(k): Eli Agirre

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia