Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Haria, galtzerdiak eta abarka-sokak

Haria, galtzerdiak eta abarka-sokak <p>Artilearekin haria egiten zuten. Ardirik ez baserrian, eta artilea erosi egiten zuten. Amandreak galtzak egiten zituen, eta aitajaunak haria. Ceciliaren senarrak eta haren aitak, "traillak" edo abarka-sokak egiten zituzten baita ere. Horretarako ardi beltzen artilea erabiltzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-012-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Artilearekin haria egiten zuten. Ardirik ez baserrian, eta artilea erosi egiten zuten. Amandreak galtzak egiten zituen, eta aitajaunak haria. Ceciliaren senarrak eta haren aitak, "traillak" edo abarka-sokak egiten zituzten baita ere. Horretarako ardi beltzen artilea erabiltzen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Liñuakin harixa egin bai, eta artilliakin edo itten zeuen?
- Ez. Artilliakin galtzaak.
- Orduan artillia be erabilli izan dozue.
- Artillie hemen. Han ardirik ez geuken eta. A, han be bai, aittajaunek eitten eben, erosi eitten geben han, han ez geuken ardirik. Hemen bai.
- Ardirik ez eta erosi itten zenduen artillia?
- Ulia erosi, eta gero berak zerketan euen, aittejaunak. Holako zer batzuetan pasetan eben, eta gero harixa berak eitten eben. Eta galtzak amandriak, neguen. Eta hemen nire gizonak be eitten eben. Gizonen aittek, harek galtzak be bai. Gizonen aittek han zeak. Eta traillaak, kordoiek, abarkentzako kordoiek, horrek be bai. Hortarako ardi beltzen ulie ekarten euen kordoiek eitteko.
- Galtzak eta jertserik eta ez zan egitten?
- Ez, jerseik ez. Ez naz akordetan. Jerseik ez.
- Ta bihar horrek beti eingo zian gabian illuntzixan?
- Horrek negun, negun. Kanpuen ezer ezin leikienien ein, orduntxe.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia