Etxean ere erdaraz, maisuak zigorrik ez jartzeko
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-008-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Matxinbenta
- Proiektua: Beasaingo euskara eta etnografia
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko ekainaren 27a
- Iraupena: 0:02:30
- Erref: BEA-008/013
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Orduan Matxinbenta, gaiñera, auzo euskalduna izango zen…
- Bai, bai. Baiño oain… oain urtek eta urtek jun die ta oain danak entenditzen due. Danak. Baiño garai hartan…
- Garai hartan…
- Garai hartan…
- … umeentzat gogorra izango zen, ez? Zuen gurasok bazekiten erdaraz?
- Ba, pixkat bai. Nere ama zan Donostin zerbitzen eondakoa eta aittek´e bai… hitz batzuk bazek… haik bai, haik bazekiten. Baiño nik sei urte nitun ta ni nitzan zaharrena senidetan. Eta ze, ze jakingo gendun, ba? Eskolan, Matxinbentan eskolan gebiltzenak ezer ez erderaz.
- Etxean, orduan, euskaraz egingo zenuten, ez? Gurasoekin euskaraz egingo zenuten…
- A! Bai, etxen beti euskeraz.
- Beti euskeraz…
- Eta […] egoten giñan. Gure etxea zan bi bizitzakoa, bi bitzitza: goian ta behean. Ez naiz geldirik egon…
- Lasai…
- […]
- Bi etxebizitzako eta…?
- Ba, aldamenekuai tokatzen bazitzaion anillua… A! Zuk esan…
- Ez, ez, bai, esan…
- Aldamenekuari tokatzen bazitzaion anillua eukitzea, nei, nahiz neure etxen eon, hue zai-zai eoten zan nik nola hitz eiten nun. Ni neure sukalden, e? Amakin o etxekokin hizketan. Eta aitzen baldin bazian, korrika jun ta anillua eman.
- Orduan, eskola kanpo ere… Eskolatik kanpo ere zaintzen…?
- Eske, klaro, anillua zeukanak eman ein nahi zion batenbati. Eman ein behar zon. Hortaiñoxe, e? Hortaiñoxe.
- Orduan, etxean ere azkenean…
- Bai. Isilik egon. Bate hitz… Ez genekiun erderaz ta isilik egon ber. Sinistekook ez dia, e? Baiño…
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!