Beasain (Gipuzkoa)

Euskaraz hitz egitearren zigorrak

Euskaraz hitz egitearren zigorrak <p>Eskola kontuak. Zer ikasten zuten. Maisu erdaldunak zigorrak ipintzen zizkien euskaraz egiten zuten umeei. Euskara-erdara. Euskararekiko gorrotoa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-008-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskola kontuak. Zer ikasten zuten. Maisu erdaldunak zigorrak ipintzen zizkien euskaraz egiten zuten umeei. Euskara-erdara. Euskararekiko gorrotoa.

Transkripzioa

- Ta lehenengo maisuarekin Inazio Mari edo…
- Inazio Mari.
- … zer ikasten zenuten?
- Harekin zer?
- Zer ikasten zenuten?
- Harekin dana eakusten ziun guri harek.
- Matematika edo…
- Bai, bai, bai, bai. Gero ni hasi-berri xamarra nitzan orduun. Gaztia. Sei urtekin hasten giñan ta… Bai. Baiño… bueno.
- Ondo, ez?
- Ondo.
- Harekin ondo…
- Ondo.
- Eta gero aldaketa handia.
- Gero aldaketa galanta. Erdalduna etorri zan ta hitz bat ez genekiun. Ta harek nahi zon erderaz eitea. Beak ez zekin hitz bat euskeraz… ezerre. Ta baakizu ze iten ziun? Bati ematen zion anillo bat eta harek ein behar zon beste bat euskeraz eiten harrapatzen baldin bazon, anillo hua hari eman. Eta hurrengoak besteai eta hurrengo besteai, hola. Eta geo hurrengo eguna eskola juten giñenen, “A ver, ¿tú a quién le has dado el anillo?”. Esango zion beak emandakoari, harek esaten zion holakoi, beste harek bestei, danak han pasautako guztik, mordoa, kastigua. Eta mutillak gaizkiña ibiltzen zian, e? Mutillak baldin bazian jo iten zitun. Jo! Hola ipini behatzak, hola eskuk, eta goitik behera behatzak makillakin. Ta gu, neskak, jenealen eiten ziun belauniko jarri ta hola ipini besok zabalduta, liburuk kargauta eskutan, ta kargakin ta… Buo! Holaxe. Ta hori dana euskeraz ein gendulako.
- Eta berakin erderaz…
- Berak ez zekin. Ta bost urte pasatzeako, ba, hitz batzuk, bakizu, ikasi ein zitun. Ta guk´e bai zerbait. Eske hue etorri zanen guk hitz bat ez genekiun erderaz, e? Ezta hitz bat´e! Ta, gero, harek alde eiteako pixkat ikasi in gendun.
- Eta erderaz jakin gabe nola ikasten zenuten edo…?
- Ba! Entenditzen hasi giñan ta… ahal gendun bezela, palizak hartuta! Hori bada geo, e? Erderaz ez dakiulako palizak. Eske… nik ikusten det, e? Ez due… Erdaldunak gorroto haundie izan due euskerai, e? Haundie, gaiñea! Hemen bertan´e…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia