Berastegi (Gipuzkoa)

Eskola garaiko oroitzapenak

Eskola garaiko oroitzapenak <p>Eskolan oso maisu ona izan zuen. Ez zuen eskola egun askotan galdu behar izan, baserriko lanak senideei tokatzen zitzaizkielako normalean. 12-13 urterekin eskola utzi behar izan zuenean, pena hartu zuen. Maisu bakarra zuten, eta zer ikasten zuten azaltzen du. Koadernoa bazuten ariketak egiteko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-006-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan oso maisu ona izan zuen. Ez zuen eskola egun askotan galdu behar izan, baserriko lanak senideei tokatzen zitzaizkielako normalean. 12-13 urterekin eskola utzi behar izan zuenean, pena hartu zuen. Maisu bakarra zuten, eta zer ikasten zuten azaltzen du. Koadernoa bazuten ariketak egiteko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta eskolan zein zan maixua?
- Don Elias Azpiazu Gorosabel, mundu hontan izandu dan maixuik hobena.
- Bai e? Asko ikasten zenduen orduan? Asko ikasten zenduen berakin?
- Asko... ze esango dizut? Ni eskola garaien itulea... Itulea zer dan ba al dakizu? Behien aurren soroan ta ibiltzea. Bueno, bale, hoi baldin bazan, gelditzen, geldittu arazten niñuen egun batzutan; baiño gaiñekoan ni eskola beti joan behar izaten nun. Anaiak joaten ez bazien, anaiai ardik eta gehio galazten zien. Baiño nik bakar-bakarrik bada’re, joan in ber izaten nun. Ta azkeneako, gelditzeko, gelditzeko tenorea etorri zanez, ez dakit hamahiru urte hamabi o zenbat nittun, gelditzeko tenorea etorri zanen, pena nun: ez nun nahi geldittu. Ikasi in nahi nun gehio, baiño... dirue.
- Hamabi urte arte ikasi zendun orduan eskolan?
- Bai, bai, bai.
- Ze ikasten zenduen, danetik? Maixuakin danetik ikasten zenduen?
- Bai, maixu bat, maixu batekin, bakarrakin, guk ez gendun besteik iñor izandu. Ta “sumar, restar”, ta “multiplicar”, ta “dividir”, ta geo problemak’e bai, ta ortografia’re pixko bat bai ta... Ez nintzen ikasleiken txarrena izango, maixuak maitte izaten niñun, bai.
- Eta libururik eta erabiltzen zenduten? Libururik erabiltzen zenduten? Liburuak edo koadernoak edo erabiltzen zenduen?
- Bai, koadernoak, han bertan eskribitzeko ta etxen operazioak eta in ber baldin bazuen koadernoa etxea. Ta geo hurrungo egunen maixugana ta maixu beak ikusten zittun danak e? Hark besteei ez zion ezer uzten hortako, bai.
- Eta gero ez ziñan ibili, orduan hamabi urtera arte eskolan...?
- Hamabi-hamahiru nittun, ez dakit, baiño bai, ez, ez, geoztiken etxen lanen, basarri-lana.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia