Durango (Bizkaia)

Eskola gutxiko gurasoak

Eskola gutxiko gurasoak Isabelek Izurtzako eskolan ikasi zuen; bere aitak, ostera, ez zuen jakin ezta idazten ere. Feliren ama 3 hilabetez joan zen eskolara. Isabelen ama domeketan joaten zen eskola dominikalera, nebak ikasten zuten, baina ama beti lan eta lan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-032-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Isabelek Izurtzako eskolan ikasi zuen; bere aitak, ostera, ez zuen jakin ezta idazten ere. Feliren ama 3 hilabetez joan zen eskolara. Isabelen ama domeketan joaten zen eskola dominikalera, nebak ikasten zuten, baina ama beti lan eta lan.

Transkripzioa

- Zu nun ibilli ziñen eskolan?
- Isabel: Ni Izurtzan.
- Izurtzako eskolan?
- Isabel: Bai.
- Eta zelan ikesten zendun, euskeraz?
- Isabel: Keba erderaz. Bueno!
- Izurtzako eskola nazionalien-edo?
- Isabel: Bai, bai.
- Beste pregunta bat. Zuen aittek eta amak, baekidxen eskribiduten eta leiduten?
- Isabel: Nire aittek, ez. Nire aittek ez zekidxen erderaz be ez. Nire amak Ba zeozer, baia ez aban asko idazten. Leidu gehixau eitten eban eskribidu baiño. Eskribidu…
- Feli: Gure ama, hiru hillebetera, hiru hillebetien ibili zen eskolan, koittaue! Ta leiduten ebazan periodikue hartu, te letra haundidxek. Listuek zien. Kontuek atara, hiru hillebetien joan zan eskolara. Aittek gehixau jakin aban.
- Isabel: Nire amak ez. Nire ama eskola dominikalera joaten eizan domeketan. Arratsaldien ze, […] euezen mutil bi. Harek mutil bidxek, maristetarara eta ama, biherrera. Ama, Oromiñora iriek ebaten-ta.
- Feli: Bai, ire ebaten-ta.
- Isabel: Klaro! Montecalvora.
- Feli: Neu be, junde nau-ta.
- Isabel: A, bai Feli?
- Feli: Bai.
- Feli: Bolantien kargetan? Puaf!
- Isabel: Ta zelan da?
- Feli: Lauretan etxien urtenda, ¡ay dios mío!”.
- Isabel: Bai, amak be, hori…
- Feli: Aitte: “Bolantien gaztie.” Ni, hantxe be, marieu. Botaka, bolante ganien.
- Isabel: Amak esaten eban, bera bakarrik juten zala txakurreaz. Esniek batu, ze amama beti geidxorik, ta Felidxen aitte, nire osaba, ba jardiñeru. Harei, plantxau prakak “pa que vaya chulo- chulo”, ta tio Pedroaz ez eban gure ezebe. Esaten eban, ha ta katu epel bat, iguel-iguelak ziela-ta. Ta bakarrik jueten zan.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia