Ondarroa (Bizkaia)

Eskolara ezin joan, bizimodua atera behar zelako

Eskolara ezin joan, bizimodua atera behar zelako <p>Eskolara joaterik ez zuten izaten, nonbaitetik dirua atera behar zen eta. Gainera, eskolara joaten ziren apurretan, galduta ibiltzen ziren. Buruz ikasi beharrekoak bakarrik jakiten zituen berak, horregatik doktrina kontuetan ongi ibiltzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-047-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolara joaterik ez zuten izaten, nonbaitetik dirua atera behar zen eta. Gainera, eskolara joaten ziren apurretan, galduta ibiltzen ziren. Buruz ikasi beharrekoak bakarrik jakiten zituen berak, horregatik doktrina kontuetan ongi ibiltzen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskoliai ez jakon inportantzirik emoten, eskoliai?


-Ez, inportantzixe... ezin za jun, ez da inportantzirik hor. Hor eguan jan ein biher zala /enbizala/. Ta gero galtzen bada, berez ez bazeunkazun gogu, galtzen bazendun, esan dotsut /esatzut/ ba, jun hara hainbeste denpora ein ta gero, eta alboku ikusten bozu eitten matematika batzuk, ta neu entzuten "bai, hau honeaz, y luego con lo que sale, con lo que sale aquí ponemos...”. Nik han ez neukan garbi ze ein; “con lo que sale"... ¿De dónde me iba a salir a mi? Nik ez nekixen, ideaik be ez. Ta nire morun askok. Ta ordun, ba, holantxen, burutz ikasittakuk-eta, ba, geldittu, baiñe bestelan e… justo. Gero norberak irakurri ta pentsa "ezin leike holan ixan" ta zeoze... hori, ta ba norberak ein, irakurri ta bixkat…


- Baiñe doktriñik inportantzixi eukiko eban.


- Bai, doktriñik handixe, baiñe ni salba eitten nitxan han. Doktriñan kanti asmateko klasan “de lo lista que era". Ikasti zanelako. Hamendixeik haunaxe. Nitzako hori zan “de ole”. Han ez euan e… matematika batzuk, erosizu han ta kenduzu ta hamendik ekarrizu, ta... puf… Ez bazu zuk aurretik... Zuk imajina, juten zaz eta esaten dotsue dibisiñoi bat eitteko. Ez bozu aurretik sumar bat ein, ez bozu haure... Ez dakixu zer dan be eta ze eingo dozu /engozu/ ba? Ixebez! Eta gero zigorra, gaiñetik, “por tonta”, "por no sé qué", atzeko mahaire eta… Zeiñek nahiko eban juti ba? Ta niri gusta eitten gastan eta harei beatu eta horrei beatu eta... baiñe keba, ezin, ezin. Holantxen burutz ikasittaku-ta bai, baiñe… Numerutan-ta, ba, txarto. Kantaten ikasi dou guk eta... “poco más”. Txarto.

Egilea(k): Saioa Moreira (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia