Ondarroa (Bizkaia)

Arrainaren garraioa

Arrainaren garraioa Zalgurdiz edo astoz garraiatzen zen antzina arraina herriko fabriketara. Bilbora-eta "komisionistek" bideratzen zuten, kamioiz, maioristengana. Krixadei barku-jabeek laguntzen zieten lan asko zegoenean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-017-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zalgurdiz edo astoz garraiatzen zen antzina arraina herriko fabriketara. Bilbora-eta "komisionistek" bideratzen zuten, kamioiz, maioristengana. Krixadei barku-jabeek laguntzen zieten lan asko zegoenean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Honek krixedak eitxen otsen, lagundu kargaten karrure, gero kamionak be hasi zin. Horrek burdixak ixaten zin ba, zaldixaz bai ganadukin ta horrek. Bai eta denporiaz kamioek-eta hasi zin. Manduaz ta astuaz da ixaten zan.
- Astuaz-eta, hemendik nora eroaten zin?
- Ba, herrixan barrun, hara fabrika. Bartolok eukan hor Zubi Barrixe pasata beste aldin eukan. Bestik, hamen eukan. Bestik, hor hurrin. Ahal dan tokire.
- Bilbora ta?
- Ez, horrek ez. Horrek, herriko fabriketara. Herrirako ixaten zin horrek. Horrek, Bilbora-ta bixaltzeko eoten zin beste batzuk, komisionistak esaten otsen /esatetsen/. Honek eitxen eban, arraiñe erosi eta eurak maioristak eoten zin Bilbon edo dana dalakun, ta harei bixaldu. Harek […] erosi te freskun arraiñe pixa, eta emoten jakon gatza ta izotzaz beteten zan eta kamionin kargata eruten eben, harek. Baiña hau bestiau, ixaten zan herrirako. Herriko lokaletako. Nahi ta freskuen ixan, gero herrixan, fabriketara. Eta freskurako bazan, ba bertan kofradixatik hurrin adibidez, lokal bat freskuen hartzen bana, hartzen eban harek, eruten eban hara, eta gero han emoten otsen, gatza apur bat eta izotza gehixaua ta ahal danik ariñen kargaten eben ta bixaltzen eben. Eibarrea, bixaltzen eben Bibora, bixaltzen eben hara, bertatik. Zuzenin be bai, bixaltzen eben.
- Eta, orduan hau salmenta kontu guzti hau, krixaden biharra izaten zan?
- Eta launtzen otsen arrain asko bazan edo eurak arrantzalik be, launtzen otsen ba, burdixa eskure ekarten edo eskuko burdixe ekarten eta horrek. Eta eurak eitxen eben hamen.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia