Ondarroa (Bizkaia)

Arrain-otzarak zaintzea, krixaden lana

Arrain-otzarak zaintzea, krixaden lana <p>Otzarak batu, garbitu eta gordetzea ere krixaden eginkizuna zen. Zumitzezkoak ziren otzarak. Bakoitzak jabearen inizialak izaten zituen margotuta, ezagutzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-017-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Otzarak batu, garbitu eta gordetzea ere krixaden eginkizuna zen. Zumitzezkoak ziren otzarak. Bakoitzak jabearen inizialak izaten zituen margotuta, ezagutzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero, ba arraiñe saltzen zan dana. Eruten eben fabrikantik, eta, txalopakuk eitten eben txalopi-te garbittu eta itsosora urten biharra bazan, itsosora urten. Bestelan, lotu ta gero, ze ordutan urten bihar eben, ba orduntxe urtengo eben itsosora. Emakumiek jarraitzen eben; gero, juten zin fabrikara, ta fabrikan, arraiña aillega ahala, eitten eben hustu. Te, gero atzera emon, lehen esan dotena. Eta, otzarie “ra” ataraten eben kanpora; “ra” botaten zittuen. Ta, emakumiek eitten eben, harek otzarak batu, eskuko burdixen ipini, ha pillau, eta gero garbittu uretan. Hor, eskillarak hemen danin euazen hemendik eta hara arte eta eskillleretan uretan garbittu, bestelan usaiñe eukitzen eben, ba, eta gero, bodegan gorde otzara guztik. Horrek toki handixe biher ixaten eben. Lelengo eukitten eben kanpun, ure pixkat sikatzen eukitzen eben. Eualdi ona bauan, ba, ure juten, eta gero ba, sikatutakun barrure.
- Zerezkuak izaten zian, otzarak?
- Zumiaz, zumia ez zabalaua ixaten da bera. Ahaztute dakat ixena. Honek, arbola berezixak die horrek, zuhaixka berezixek die horrek. Zuhaixkak diz, ez diz arbolak.
- Zaratzak edo zumie-edo?
- Holakoxik, bai diz. Eta holako arotzak, zesteruk, haulako erremintta bat eukitzen eban, haretxaz kentzen otsen azala ta tirak, horretxekin eitten da.
- Eta, hori garbitzia, ta krixauen biherra izaten zan?
- Bai, garbitzea ta otzarak batzea, esaten jakon horrei. Otzarak batu ze, fabrikantik hantxe lagaten zittun. Eta, han lagaten bazuz ba galdu be eitten diz eta hartu be bai, bestik eta gauzak. Otzara horrek, eukitten eben txalopa bakotxan beran inizialak, eukitzen eben pinttata. Bai. Bai, pinttata. Otzarian luzerie, hau eta, igual ba, igual ixena dakar ba, Marko ixena, M handi bat eta gero eukiko eban ba, beste letra bat, luzekera. Eta, ba beste batzuk eukitten eben ba albotan, ba urdiñe faja bat eta horixe beste bat. Eta, euran kontraseñie eukitzen eben. Ta, ordun ba, danak jakitxen eben nungo otzarak zeintzuk dizen eta ez euan harek hartzeik.
- Krixadia gaiñera, ibiliko zan hor.
- Bai, hoixe. Eta, horrek ba, batute sartu eitten eben, ta horrek be, toki asko eruten eben.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia