Ondarroa (Bizkaia)

Neskameen beste eginkizun batzuk eta soldata

Neskameen beste eginkizun batzuk eta soldata <p>Beste hainbat eginkizun ere bazuten kriadek: sare-konpontzaileei deitu, ontzietarako janaria erosi, sotoa txukundu, partila etxeetara eraman eta abar. Irabaziaren erdia patroiak jasotzen zuen, beste erdia arrantzaleen artean banatzen zen. Arrantzale batek 900 pezeta irabazten bazituen, herena (300) irabaziko zuen kriada bakoitzak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-017-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Beste hainbat eginkizun ere bazuten kriadek: sare-konpontzaileei deitu, ontzietarako janaria erosi, sotoa txukundu, partila etxeetara eraman eta abar. Irabaziaren erdia patroiak jasotzen zuen, beste erdia arrantzaleen artean banatzen zen. Arrantzale batek 900 pezeta irabazten bazituen, herena (300) irabaziko zuen kriada bakoitzak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero, eitten eben ba, sarrittan sari apurtute etorten zan, gitxia edo gehixa. Ta, sari konpontzailiai-ta, deittu, sari konpontzailik batu hori konpontza eruteko, ta horrei lagundu eta gero, atunetan ta itsosora juteko janarixa ta erosteko-ta, horrek be eurak dendan hartu ta txalopara erun, bodegako biharrak be, eurak eitten eban, lantzin-lantzin jaso bodegi, ondo ipini gauzak eta beste bihar asko egunero. Partillie, domeketan eitten zana, etxitara eurak eruten eben eta holako, holakoxe biharrak eitten eben asko. Bai. Eta, horren irabazixe ixaten zan ba, soldati be, arrantzale baten irabazixe, ez? Ba, arraiñan arabera, ba arraiñak inportie emoten barau hamabi mille pezeta geratzen badiz, erdixe hartzen dau jaubiek gitxi bat gorabehera. Eta gero, beste erdixe beste tripulaziñuantzako. Ba ixan badiz, hogeta bost mille pezta, esan daigun ba, irabazixe aste guztiku, ba erdixe hamabi jaubintzako eta beste erdixe, hamabi, arrantzalintzako, tripulantintzako. Hamabi gixon badaz, bakotxai milla pezeta. Bueno, hor, hamabirei gehitzen jakue krixadentzako. Krixadak irabazte, eben, krixada birek arrantzale baten hirutik bi. Hirutik bi, erdibana. Ordun, arrantzale batek hartzen baban, mille pezeta, beatzirehun pezeta hartzen baben aste baten arrantzale batek, krixadantzako ixango zan seirehun pezeta. Bi, birei, banatu hirurehun pezeta bakotxak biharran araberaku. Hori zan krixadana.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia