Ondarroa (Bizkaia)

Partilaren banaketa domeketan

Partilaren banaketa domeketan <p>Lanik egiten ez zenez, domeketan banatzen zen soldata (partila). Barikuetan kriadek gastuen fakturak ekartzen zituzten. Domeka eguerdian jabearen etxean egiten zen partila banaketa. Patroiak irabaziaren erdia hartzen zuen eta bestea arrantzaleen artean banatzen zen. Patroiaren laguntzaileak arrantzaleak baino laurden bat gehiago irabazten zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-017-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lanik egiten ez zenez, domeketan banatzen zen soldata (partila). Barikuetan kriadek gastuen fakturak ekartzen zituzten. Domeka eguerdian jabearen etxean egiten zen partila banaketa. Patroiak irabaziaren erdia hartzen zuen eta bestea arrantzaleen artean banatzen zen. Patroiaren laguntzaileak arrantzaleak baino laurden bat gehiago irabazten zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, diruan errepartua-ta beti domekan eitten zan?
- Bai, beti domekan. Aste guztin, itsosun, arrantzan aste guztin, zapatu arte. Eta domekan ez zan juten arrantzan itsosora. Atunetan zebillenien, atunetan juten zan, baiña ordun bentaik ez zan eoten domekan. Aparte juten zin atunetan ta itsosun pasaten eben domeki be. Eta, bestelanik, bentaik ez zan eitten domeketan. Jaixetan, bai; jaixa ez, herriko jaixak, bestelako jaixak, ba bai. Urtin jai bat edo besti ixaten zin, ba Gorputz egune ta holako jaixetan, arrantza juten zan. Eta baixakun krixadak, ba ekarten eben ba, sokak-ta erosten zinak itsosorako ta sarik eta horrek-eta. Horren kontuk eguazanak partillako, aurretik ekarten eben. Ta, domeka goixin, eguardi aurrin eitten zan partilli jaubian etxin eitten zan partilli. Ba eruten eben kontulari bat edo euran familixik baauken kontue eitten ekixena, haretxek hori. Dana be, batuketa ta kenketa ta horrek ixaten zin-te. Bueno, eitten zan hantxe eta ba, bai hortxe. Domeketan.
- Aste guztiko ze irabazi zan eta ze gastu eon zan?
- Bai. Kendute garbi geratzen zana ba, banatu. Horri esaten jakon partilli esaten jako horri. Partilli, irebazi horri. Eta, gixonak hartzen bana zan, hor partilli. Soldatie be, bai esaten jakon. Soldati da arrantzako hori, arraiñan irabazixe. Eta, gero hortik, hor patroik eukitten eban gitxi gorabehera bi, soldata bi. Patroin partilli zan soldata bi; bat, arrantzalin, maiñeruen beste, tostartekun beste; Eta, besti emoten otsan, jaubiek berak. Eta, gero eukitten eban.
- Jaubian partetik?
- Bai, bai. Ba, soldatie bazan mille pezeta, ba hartuko eban mille pezeta. Eta, bestik be mille pesta jaubik be. Patroik be mille pezeta geure leitxeik. Gero jaubik emongo otsan beste mille pezeta berai, beranetik. Eta, gero eukitten eban, patroik txalopak handitzen jun zinien, laguntzaili eukitzen eban, bat edo bi. Eta, horrek hartzen eben, ba, lauren bat gehixaua.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia