Ondarroa (Bizkaia)

"Masixe", arrantzarako karnata

"Masixe", arrantzarako karnata <p>"Masixe": antxoa txikia, udazkenean harrapatu, gatza eman eta karnata gisa erabiltzen dena, batez ere bixigu eta papardotarako. Norvegiatik ere ekartzen zen "masixe": bakailaoaren "arbixak" (huevas). Barriketan kontserbatzen da masixe eta sotoetan gordetzen. Masixe atzerritik ekartzera dedikatzen zirenak zeuden.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-017-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Masixe": antxoa txikia, udazkenean harrapatu, gatza eman eta karnata gisa erabiltzen dena, batez ere bixigu eta papardotarako. Norvegiatik ere ekartzen zen "masixe": bakailaoaren "arbixak" (huevas). Barriketan kontserbatzen da masixe eta sotoetan gordetzen. Masixe atzerritik ekartzera dedikatzen zirenak zeuden.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta antxoak eta gatzetan eta sartzeko?
- Masixe, horixe da. Ba, kordon bisiutan ta papardotan ta ibilltxeko, udazkanin. Antxoian sasoie, da udabarrixe, da, ez gitxia-gehixa? Gero, udarako amaittu eitten da. Udan eoten da atune, ta udazkana pasaura arte, udazkana arte egoten da atune. Oingo urtitan, ba negun be juten diz ur berota, Canariasea ta hori diferenti; orduen ez euan holakoik-eta. Eta, hor udazkanin, ba urrixan edo hortxe, ba kalendaixuaz ez da ibilltten arraiñe, egualdixakin ibiltxen da, uran tenperaturiaz gehixa ibiltxen da. Gitxi gorabehera hortxe, lehenaua-berandua urrixan, ba antxoa txikixa atrapeten zan; udabarrixan aldin gitxia atrapate zan hamendik kostatik hurrin. Ta, antxoa txikixe gozue izaten da jateko. Baiña hori, erabiltxen zan hori, ba, mendetan zihir ibillten zan hori kordan, bisiutan eta papardotan; batez be, bisiutan. Biseue beti euen. Papardu, aldixetan eon da, bisiu-ta beti. Eta ordun tretzan enkarnateko, eitten zan barriletan arraiñe atrapetan zan. Ekarten zan bizi-bizirik, arrain freskue, eta, barrilleta bota, gatza emon asko ta barrillak horrek, bodegan eoten zin, itxitte. Bai ta haretxek zin, ba, haren tartetatik eitten zan beti, urak urten beti. Urak urten, beran kaldu urten eitten otsan. Eta, haretxek gatzak konserbaten eban antxoie hor, pare bat hillabete-edo; abendun, lelengoko erdixan-edo, hortxe ixaten zan, kordan hasten zin eta ordurako, ba hori ixate zan, karnatie, amuen ipiñtxeko engañue esaten zana. Horrek eukitxeko sasoi horretan, gero udan ba, sardiñie atrapetan zan udan asko, eta udabarrittik eta udan gehixen be, ta sardiñi atrapateko ba, ziur euki biher ixeten zan. Masie, ona izeten zan. Horik, asko balixoten eban, karue. Ba, hori ekarten zan, Noruegatik ekarten zan hona. Noruegan, bakallue erregie danetik, Noruegan ta Islandian ta Terranovan ta Groelandian ta horretan, ba hor eitten otsen bakaillaue urte guztixen atrapetan da hor, ta ba, bakaillauai eitten jakoz tripak kendu, urdaillak, esaten jakoz, arbixak. Tirpak eukitten dittuz, ba, bat esateko, “huevas” esaten dotse erderaz. Horrek, arrosa kolori, gorrixe, argixe, horrek ixeten die. Bakixu ala ez?
- Bai, bai.
- Horrek bi ixaten diz alkarri lotute, arrautzak letxeik ixaten diz.
- Hori da arbixa.
- Arbixak, horrek. Ta, gero beste bat egoten da goraua: urdaille. Urdaille da da estomagu, ez? urdaille. Pixkat kuxkurtute eoten da, barrutik pixkat rizaue eukitxen dabena. Ba dijeriuteko jateku, pertsonik lez. Hori izeten da, bat. Eta, horrek egositte gozuk ixaten diz jateko. Lehenau bakillaue atrapetan zanin hona, horrek asko ekarten zin-ta. Legatzanak-ta, legatz handixanak-ta, etxietan asko jaten zan oin dala urtik. Oin, horrek amaittu zin. Ba, horrek arbixak dizenak, horrek urdaillak ez, arbixak ba horrek eukitten zittuezan konserbaten gatz askoaz eukitten eben barrilletan. Eta, horri masiena izeten da, usaiñe be, ederra eukitten dau, eta ekarten dabe, handixeik ekarten da. Esporta eitten da handik hona; enkargaten da kontxesenarixo batzuei ta holako batzuk, preparata dauzelaik, ekarten dabe. Ta, gero hamen banatzen dotse txalupa jaubiai, eskatzen dabenai, eta horrek be, barrilletan eoten diz. Aurretik euki bihar dozuz /bizuz/ horrek, reserban euki bihar dozuz /bizuz/. Udie aillegata daneko, ba eukitteko. Asegura ein bihar dozu /bizu/ aurretik-eta. Horrek be, bodegetan eote zin.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia