Ondarroa (Bizkaia)

Masixe prestatzen sardinatarako

Masixe prestatzen sardinatarako Egunean egiten zen sardina arrantza, kostatik hurbil egoten zelako. "Ondarru Kabra" eta "Deba Kabra" esaten zaie Ondarroa eta Deba pareari. Masixe barrilak eramaten ziren itsasontzian. Arbia xehe-xehe egiten zen ganibetaz itsasora bota aurretik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-017-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Egunean egiten zen sardina arrantza, kostatik hurbil egoten zelako. "Ondarru Kabra" eta "Deba Kabra" esaten zaie Ondarroa eta Deba pareari. Masixe barrilak eramaten ziren itsasontzian. Arbia xehe-xehe egiten zen ganibetaz itsasora bota aurretik.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero, horreaz eitxen zan, sardiñatara juten giñan eunez. Eunez juten giñan ta gabaz etxera etorten giñan. Eunez, sardiña-arrantzie eitxen zan. Eta, kostatik hurrin ixeten zan. Ondarru, aberatsa izan zan. “Ondarru-kabra” hau, […] ta hori, sardiñiaz aberatsa. “Deba-kabra”, “Deba-kabra”k, bakizu zer nahi daben esan? Deba parie, nahi deu esan, itsosu bera be, kanpoko aldetik. Deba hurrin, Deba aurrin esanda beste. Deba-kabran be, aberataa. “Zarauz-kabra”k be, aberatsa sardiñiaz. Bilboko aurri de aberatsa; bauazan tokixek aberatsak zianak. Beste batzuatan, gitxiaua […] tokixek euazen. Beno ba, hor ibilltxen giñan gitxia-gehixa udan. Eta, orduen ba, masixe eruten zan sardiñatako. Eruten zan “tre” eindde, zerkoku […] baiño hazixaua eta ba, masixe eruten zan. Ta, masie hori, eruten zan, ba, barrillatik eruten zan, barrillak, holakoxik diz, e! Lehengo eran moduku, harek eukitxen ebena, berrogeta hamar kilokuk izaten zin moñun eruteko, harek baiño altuauak izaten zin. Bai eta zabaltxuauak. Eta, hor barrillok, ba eruten zan haulako barrilla. Barrilliai berai eitxen jakon, hirutik bat, herenen bat moztu. Eta, han lokarri bi ipini agarrateko lez, eta hortxe ataraten gendun barrillatik ba, zati bat. Parte bat atarata gendun horra, ta hori eruten gendun itsosora. Bera bete baiño gitxiaua eruten gendun, tankeka bat eruten gendun. Egunero eruten zan egunean behar zana. Eta, gero hori itsosora guzela, ba bidin eitxen gendun, ol bat eukitxen gendun ol bat soltekue, holako honetxen mahi honen lodieraku, ba, pare bat zentimetro lodieraku ol bat. Holakoxe metro erdi luzera, berroi bat zabalera-edo eta hor gañin, arbixak ipini arbixe oso-osoik, biñakakuk izeten zinez…
- Oso-osorik arbixa?
- Bai. Oso-osoik, nahi dot esan, bi, bat eindde eoten zin, bi. Ba, holantxerik biñaka. Oso-osoik, bikotik hazten zin. Harek ez zin eoten zapaldute normal eoten zin. Apur bat zapaldute bai, baiñe antxoi […] zapaldute, gatzetan ez, normal. Beran lodieri eukitxen eban; freskue beste ez, zabaltxuaua. Eta, ordun hartzen zendun holakoxe bikote bat, eta hartu holan bikote bat zeukona, eta hementxe ta kañuetai, kañueta guk esaten dotsauena, ta aizto bat, kutxillo bat, hau, kirten hau ta hauxe formie eukitxen dabena. Ba, horreaz zehe-zehe ebai. Txiki-txiki-txiki eitxen zan hau danau; txiki-txiki-txiki. Zehe-zehe-zehi ein eta hori, beste barrilatxu bat eukitxen gendun hamen, barrilla-erdi bat ta haraxe. Eta, hor euan masie guzti, eitxen gendun, holantxik lelengotik ebai, eitxen gendun. Eta, horra.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia