Bartolo Scola, kontserbagile siziliarra
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-017-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2011(e)ko martxoaren 25a
- Iraupena: 0:02:05
- Erref: OND-017/014
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Itsasoa , Itsasoa » Lehorreko lanak » Arrain fabrikak
Transkripzioa
- Zeintzuk zian arrain fabrikarik inportantienak, egoten zienak?
- Ba, hor, hiru behintzat gutxi gorabehera neurri batekun zin: Scola, bat, hau, hau zan italianu zan hau izatez. Lehen esan dodana, interesaten jatzu, ez?
- Bai, bai, bai.
- Hau etorri zan, nik honen historixatxu bat, baten periodikun hartu neban nobelan leitxeik. Pixkat nobela leitxeik, realidadin gauzak aldatu diz, ixen batzuk eta gauzak. Eta, nik entzun dotena hauxe da ta oin ahaztute dakat. Gordeteko eon nitzan ta akabo! Hau etorri zan ez dakit hamalau urtekin edo hamabost urtekin, Siziliaku zan, Palermoku uste dot zala. Behintzat, Siziliaku zan. Eta, handixeik etorri zin italianuk, Siziliatik hona etorritxekuk, bai, behetik. Eta, etorri zan ha, bueno, hamalau-hamabost urteaz etorri zan. Eta honek ordurako eukan bere osaba bat, aitxaren anaixe bat. Santoñan be, fabrika asko eon zin antxoiaz. Eta, hor gero Avilesen edo, bazin fabrikak. Asturiasen, San Vicente de la Barquera, oin, ahaztute daukaz. Beste herri batzuk, fabrikak euazena, Ondarrun ta letxeik, eitxen eben. Ta, haren osaba, antxoa fabrikante euan ordurako. Te, etorri zan ta han ein eban biharra. Denpora gitxi eiban, urte gitxi eiban, han. Gero, ikusi zan gaiñera, beste familixakuekin-ta, ez dakit zelanik, Ondarrure sartu zan. Bera, Gasteizetik etorri zan ta hortxe biharrin ibili zan. Ta, gero denporiaz, ba, berak montau ban beran fabriki. Ta nik ezautu neban, ba, ezkondute gero ezautu neban nik, ha. Berak montau banin, ez takit beran famelixako batek lagundute, nausixauak edo zelan ixan zan. Eta, hori gero, euskeraz be, ondo ekixen. Berak, italianu eitxen eban berba beti. Baiña nik, guk amistade handixe geunkan, ta nik, zahartza-etxin ezautu neban gaixorik euala ta ondarrutar, geuk leitxeik eitxen eban. Bai. Bartolo Scola; Scola italianu, “ese”, “ce”, “o”, “ele”, “a”, italiano abizena. Bartolomeo Scola. Hortxe euki eban fabriki urte askuen. Gero, hementxe ein eban barrixe. Oin, hillde daz, horrek hil zin. Beran seme-alabak, be, danak hillde daz; bat dakar, alaba bat, berak be, berrogeta hamar urte badakaz. Ta, horrek. Horixe fabriki zan ba, Bartolo Scola, Scolan fabriki esaten gentsan bat.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!