Ondarroa (Bizkaia)

Ortiz eta Iriondo, Ondarroako beste kontserbagile handiak

Ortiz eta Iriondo, Ondarroako beste kontserbagile handiak <p>Ortiz zen beste kontserba-fabrika handia; Zumaian eta San Vicente de la Barqueran ere ba ei zuten lantegia. Ortiztarrak arabarrak ziren jatorriz, Ortiz de Zarate. Iriondo zen hirugarrena. Markinako hiru anaia ei ziren Iriondotarrak, gaztetan Ameriketan artzain ibilitakoak. Horietako bik jarri zuten fabrika. Orain dela gutxi itxi zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-017-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ortiz zen beste kontserba-fabrika handia; Zumaian eta San Vicente de la Barqueran ere ba ei zuten lantegia. Ortiztarrak arabarrak ziren jatorriz, Ortiz de Zarate. Iriondo zen hirugarrena. Markinako hiru anaia ei ziren Iriondotarrak, gaztetan Ameriketan artzain ibilitakoak. Horietako bik jarri zuten fabrika. Orain dela gutxi itxi zen.

Transkripzioa

- Besti zan Ortiz, ondio hemen dakarrena fabriki. Hauxe zan beste bat, fabrikante handixe. Honek, Zumaixan be, badakar. Eta, gero han behetik be, baukan Santoñan be, bai euki eban sasoi baten, San Vicente de la Barqueran-edo hortxe be, badakar ondio. Ontsure arte euki aban. Eta beste hirugarrena zan Iriondo, fabrikante handixe. Hiru horrek, geure denporan eon diz handixak.
- Ortiz eta Iriondo.
- Eta, Bartolo Scola.
- Bertakue Iriondo edo?
- Iriondo, Ondarruku. Horrek Iriondo zin, gaztetaz jun zien, eurak zin Markiñarrak-edo ez dakit, aitxe eben. Eurak Ondarrun jaixuk edo eurak gaztetaz Ondarrure etorri. Gero, jun zin horrek Ameriketa, artzai jun zin. Ba, artzai jun zin. Ba, Markiñarrak ixengo zin ze, arrantzale mundukoik ez zan juten artzain-te. Eta, hiru anaixe zin horrek, arrebak-eta be bazien. Hiru anai, hirurak jun zin, artzai Ameriketa, Estatu Batueta. Han, ein zitxuen. Nik ordun ez nitxun ezautu, gero ezautu nitxun. Eta, nire gurasoak baiño nausixaua zin horrek-eta. Gero, han urtik ein, te diru apur bat ein benien, etorri zin hona eta ipini eben horko hiruretatik, birek ipini eben fabrika bat. Holakoxe fabrikie. Nik ezautu neban fabriki eindde euan ordurako; ba, hamar bat urte edo gitxia. Hamar urte edo; ez, gehixa. Mille beatzirehun ta hamarrin lelengo fabriki horrek, instala eben, horrek Iriondotarrak, bai. Eta, hori zan nik ezautu neben fabriki handixe; hirurak horrek, bardin zamarrak zin. Ta, tamaiñan, gitxi gorabeheran, holakuek. Hiru handixenak, horretxek zin. Eta, horrek Iriondo, zin ba, hamengoxik. Gero ba, euran semik jarraitxu eben eta ointsura arte, oin dala urte gitxi, ba amaittu zan Iriondo fabriki be. Oin antxoie be, gitxi etorten da, ta ez dira rentablik-ta.
- Ortiz, nungua?
- Ortizek jarraitzen dau.
- Horrek be, Ondarrukuk–edo?
- E, Ortiz bera, zaharra, ba, azkanengo egon dana, Ortiz, hil de. Hillde da. Ni baiño ba, harek, eukiko zitxun, hamar bat urte-edo gehixa. Horren gurasu ezautu neban. Horren gurasuk ta horren aumume, aitxaren ama, zan hamen fabriki sortu bana. Uste dot alargune zala. Nik, haxe neukan entzuti. Ta, horrek zin etorritxe Arabatik, Arabako herri batetik zin etorritxe; Ortiz de Zarate uste dot dizela. Ortiz.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia