Ondarroa (Bizkaia)

Balandrak, hurbileko zamaontziak

Balandrak, hurbileko zamaontziak "Balandrak" hurbileko garraioan ibiltzen ziren zurezko garraio-ontziak ziren. Pasaia, Donostia, Bilbo, Avilés... Horiek ekartzen zuten gatz lodia. Tinetan (barriketan) sartzen ziren antxoak eta han ematen zitzaien gatza. Gero harrizko asketara pasatzen ziren. Prozesu luzea zen. Fabrika txiki asko zegoen Ondarroan. Sasoian, gizonezkoak itsasora eta emakumeak fabrikara joaten ziren. Fabrika handienak bakarrik egiten zituzten fileteak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-017-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
"Balandrak" hurbileko garraioan ibiltzen ziren zurezko garraio-ontziak ziren. Pasaia, Donostia, Bilbo, Avilés... Horiek ekartzen zuten gatz lodia. Tinetan (barriketan) sartzen ziren antxoak eta han ematen zitzaien gatza. Gero harrizko asketara pasatzen ziren. Prozesu luzea zen. Fabrika txiki asko zegoen Ondarroan. Sasoian, gizonezkoak itsasora eta emakumeak fabrikara joaten ziren. Fabrika handienak bakarrik egiten zituzten fileteak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta, moñuek eitxen zian bixaltzeko?
- Bai, hori. Eta, hamen orduen euazen, ba, balandrak euazan asko gerra aurrin. Ba, bai, hamabi te bai, bauazan. Balandrak, bakizu zertzuk dizen?
- Ez.
- Balandrak diz, merkantiek bakizu zertzuk dien? Ba, egurrezko merkantik ixanda laintxeik. Horrek trafiku euken, ba hementxe Ondarrutik Bilbora, Pasaire edo Donostire, Santanderea. Hamentxe Kantabrikun bakarrik ibillten zin. Asturiasea, Avilesea, holanik. Eta, horrek eitxen eben, hamen, hamengo portutan, ez danak, baia arrantzale portuk zienak, ba antxoi asko sartzen zan ta gatz asko ibillten zan fabrikan. Gatz lodixe. Lelengo fabrika sartu ahala, antxoie euan modure, erosi, erun ta emoten jakon, ba holako tiña handixak eoten zin. Tiñak izaten zin barrilak izanda lantxeik baiñezabalak; goixan tapaik ez eukenak, egurrezkuk, ohola, “tronco de cono” baten, forman. Eta, horra botaten zin eta bota ahala, bota otzarie, antxoa-otzari esaten da, otzarie, ba, antxoie eruteko; hogeta hamarretik hogeta hamasei kilora eukitxen eban horrek, antxoa-otzarik. Ta horrek eruten zin fabrika, ta handik bota ahala, gatza “far-far-far-far” bota, ugari gatza bota ugari. Beste otzarie, ugari gatzaz beteta. Gatzak eiten otsa, ure kendu egunetan. Ure, urten ta urten, han egurrezko egurren tartetik, urten ta urten egoten da. Gero, ez dakit zemat egun pasatakun, ba, eitxen diz aska handixak eoten zin, harrizko askak eoten zin. Ba, gutxi gorabehera, hemendixeik, ta honaxe luzeri ta zabaleri eukiko eben holakoxi. Ta alturi ba personi ailleateko beste bertara. Ta, harek arraiñak paseten zin horra, beste gatz lodi bateaz ipini ta holan, holako bihar batzuk eitten otsen. Persona nausixak eitxen otsen hori. Andrak eitxen otsen, gizon batzuk lagundute. Guk, bakarrik buru kendu, umik eitxen geuntxan. Eta, gero hortik paseten zan beste fase batea ta dana, gatzaz ixaten zan. Azkenien geratzen zan, siku-siku-siku-siku, gatzaz konserbata. Denpora askon konserba zeinke bai, eta arraiñe egoten zan negure arte. Negun, antxoaik ez zanetik eoten, ba negun biharra, hoixe eoten zan fabriketan. Ta, fabrikak euazen, herri guztin euazen. Handixak bauazen, gitxi. Bauazen fabrika handixak baiña gehixenak zin txikixak.
- Eta, herriko jende gehixena…
- Gizonezkuk, itsasora ta emakumeak, fabrika. Bai. Apur bat diru eukenak ta harek ba, fabrikan lan, txarra zan. Umedaziñoi, gatza ta hori, giro horrek ba, barru arte kalaten dau; arrantzan, arrantzalik leintxeik. Ta, ordun ba, gehixenak fabrikara; orduen beste aukeraik be ez euen da.
- Eta, fabrikako biherra orduen, udaberrixan hasi ta…?
- Bai. E, honek fabrika txikixak ziñak, horrek fileteik ez eben eitxen.
- Ez?
- Ez. Horrek eitxen ben, ba, denpora gitxiko biherra eitxen eben horrek gatzaz ta eitxen eben ta gero, esporta-ta, ez dakit zelan eitxen eben, be. Baiña fabrika handixak eta ertaiñak zienak eta be, horrek eitxen eben, ba, negun gero filetik; danak, fabrikante guztik be, ez zin holako potentik, eta ba, hori ba, horrek handixok, handirakuk eitxen eben,hori, filetik edo gauzioi.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia