Lekeitio (Bizkaia)

Kabanako lana

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-017-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Kabanako lana zein den azaltzen du pausoz pauso.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Kabanako kontu´n eingot berba.

Kabania da arriña enlatateko lekua. Kabanan gagos, gitxi ba gorabera, iruro´tamar pertzona da, orduan, eoten gara batzuk, ogetamabost bat ero enpakaten da beste berrogei bat buru´ kentzen.

Mariñeru´ takarreni´n arraiña portura, fabrikanti´k erosten dau bentan. Fabrikanti´k, eee..., erosten daben arraiña eoten da iru tamañotan klasifikata: aundijja, medianua da txikiña.

Bentatitatorren arraiña, kabanara, eitten dabe lau launek deskarga kamiona, da gero, lau laun eoten diras gatza emoten tiñetan arraiñari. Lelengo, arraiña bota orduko tiñara, bota biar da salmuaria, da ori salmueriori ra ur kresala. Tiñatiras egurreskuak da iru tiñak atzen dau milla killo. Tiñetatik arraiña pasaten da maira da an eitten da burua kendu, da orrek gausiorrektauko enportantzijja, arraiñari itxi bijjakona egatia. Maitxitoian arraiña buru´ kenduta pasa bi´r da beste tiñara, da andik tiñatitoia arraiña latara. Latatitoin arraiña doia bagora; bagoia ser dan? Bagoia auxe ra: imiñi parrilla bat gani´n; ipini iru o lau arri ganian, prentzata. Bagoi´tan eoten da arraiña iru o lau arri ganian, prentzata. Bagoi´taneoten da arraiña iru bat illebete, da gero eitten da andik, latak sarratu. Latak sarratuta gero eitten diras garbittu, sosatzan; tiñan ipini sosia ta garbittu, da gero, bota biosu beste tiña batera, aklarateko; gero, osterabe aklara, da serrautzetan pasa birosu, siku siku ein latia da enkajona. Enkajonaten dosu da bialtzen dosu Jenobara. Jenobara doin latiak ikuitten dau antxoa osua buru´ kenduta.

Beste bire bata, arraiñ txikiña berton geratzen dana. Ori arraiñ txikiñori barrillian sartzen dou "murtzillak" eitteko. Orrek murtzillotiras barrilari ipintten jjakona koro baten forman. Orreri barrillori ein bijjako salmuari´ bota ganera da euki sei illebeti´n antxen geldirik. Sei illebetian dagonian ori barrilli´n, arriña, ya amaitxu rau bere plazua, da ordun asi biar da filetiagas, da ein biar da atara barrilletik arraiña maira, da laun batek ein bi´r dau trapuaas pasa da beste batek ein bi´r dau artu kutxillu da trapua, da eraiñ, da gero beste batek ein biar dau enpaka, o sea, enpaka da latan sartun arraiña. Sartzen da ori latiori,... ori arraiñori latan, da gero bota bijjako orijjua ganera, da gero, erun biar da makiñara, da makiñatik eitten dabe sarratu, da gero enkajonaten dabe barriro, da gero ori, ba, ixaten da, ba, kanpora ta olan bialtzeko, o sea, kanpora baiño geijjo´, ba, berton ingiru´n geratzen da.

On atunenagas asiko nas. Atuna da, ba, lelengo egin bijjakona, buru´kendu, gero tiñara bota, garbitzeko, da gero tiñatik, garbittutakuan, jjun biar dau egosten, kaldera batzutan egosten da, da ipini biar da an eriñotza. Da andik, egosittakuan, ein biar da maira atara da maijjan eitten da asala kendu da gero makiñetan ebagi, latan sartzeko.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia