Ondarroa (Bizkaia)

Antxoa kontserbatzeko prozesua

Antxoa kontserbatzeko prozesua <p>Antxoa lataratzen zen gehienbat. Eurak umeak zirela, antxoari burua kentzera joaten ziren kontserba fabriketara. Sardina oso delikatua da eta zen hemengo fabriketara eramaten. Antxoaren prozesua azaltzen du zehatz-mehatz: burua kendu, garbitu, gazuretan eduki, gatz lodia eman... Barriketan ipintzen ziren antxoak Italiara saltzen ziren fileteak egiteko. Fileteak nola egiten diren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-017-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Antxoa lataratzen zen gehienbat. Eurak umeak zirela, antxoari burua kentzera joaten ziren kontserba fabriketara. Sardina oso delikatua da eta zen hemengo fabriketara eramaten. Antxoaren prozesua azaltzen du zehatz-mehatz: burua kendu, garbitu, gazuretan eduki, gatz lodia eman... Barriketan ipintzen ziren antxoak Italiara saltzen ziren fileteak egiteko. Fileteak nola egiten diren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, hamen noiz, zeuen sasoien bazeun fabrikak-eta?
- Bai, bai.
- Gerra aurrin-edo.
- Bai, asko lehenauatik. Asko lehenauatik. Hau herrixau euan, fabrika gehixenak zin txikixak baiña, fabrika esate baten: herrixe fabrikaz beteta euan dana. Ze, ordureko, aurretik antxoa asko harrapetan zan hemen ba. Eta, horren basi zan antxoi, zan horren basi. Sardiñi adibidez, sardiñi be, harrapatzen zan nahiku baiña sardiñi, arrain delikau de; oso delikau de, arin galtzen da. Ta, hori ez zan hamen fabriketa eruten. Hori, eitxen zan, segixan freskuen saltzen zan kanpora, izotza ipinitxe. Antxoi, fabriketa. Fresku be, saltzen da antxoi baiña asko saltzen da fabriketa-ta, ta fabriketan eitxen da ba, salazoin, eskabetxin-te, ipintxen da.
- Eta, hor zeuen gazte denporan be, holaxe zan?
- Bai, bai. Ta, gu gaztiek giñala, ba, gaztik giñala, ba, ez dakit zazpi urtekin baiña zortzi urteaz-ta, juten giñan antxoa sasoin, ixeten zan udabarrixe, ez? Gitxi gorabehera, martxun hasi eta ekainan azkenetara arte, San Pedruk arte ixaten zan gitxia-gehixa. Hor, gero amaittu eitxen zan hor, ta bestin hasi eitxen zan. Hor udabarrixan ba, antxoi asko juten zan fabriketa. Eta, gu juten giñan, andrazkuk juten zin fabriketan biharrera; gixonezkuk ba, hamalau urte, hamabi edo hamahiru alegaute, itsasora. Eta, umik itsasora jun aurrin, eskolan gebixenak, eskoliai laga -ordun, ez euan kontrolik- eta juten giñan fabrikara antxoiai buru kentzea. Umik, bai; zortzi urteaz be bai, te segun ze premiña euan etxin. Eta, ba, arrantzalik ba, justun irabazten eben. Bizimodu garratza eta arraiñe beti merke ixan da beti. Eta, aldixak eoten zin, arraiñe gitxi eoten zanak eta holanik-eta. Eta, umik ba, antxoiai buru kentzera juten zin fabrikara. Antxoiai buru kendu eta gero fabrikan eitxen eben ba, beste bihar batzuk eitxen, eotsen; beran elaboraziñoin, garbittu, gatzuretan euki horrenbeste denpora; gero, gaz lodixa bota, gero salmueratan halako dado txikixak lakoxik, gatz berezixe horrenbeste denporan, gero latetan sartu, buru kendute gero tripak kendu, garbittu ondo eta horrek gaz kontuok pasatakun, latetan sartu; holan, banaka-banaka ipini holako latetan, gañien ol bat ipini, ta ola harri haundi bat. Ha, prensaten eote zan ba, hillabete batzuk. Gero, negurako horrek eitxen zin, negun ataraten zin, ta horrek eitten zin; bata, eitxen zan, moñoera preparate zan. Moñoera izaten zan: hartzen zendun latetan antxoa bat, ipiñi hementxe eskun, bestie holanik, besti holanik eta buru kendute eukitxen eban ta buztana meheiaua. Ta, holan geratze zin ba, holan geratze zin. Ta, hauxe eskuko bonbian formi, bakizu zer dan? Ba, forma hori hartzen eben, holanik. Ta, horrei esaten jakue, hauxe esku-beteku, ixaten zan barrun. Ta, izen zan, hoixe, pixkat formiau emon, eta gero hori, ipintxen zan barriletan; berrogeta hamar kiloko barrillak, barrilletan eta hantxe ipintxen zan ol bat, bi, hiru; holan illaran ipintxen zin danin ta gero, gatza emon nahi beste ta beste illara bat, itxi gora arte, gero goixan itxi ta horrek bixaltzen zin Italire. Antxoi horreaz eitxen eben gero eurak, filetik. Filetik, bakizu zertzuk dizen, ez? Hara bixaltzen zan. Bai, hamen filetik eitxen zin, eukitxe zin hamen, hor beste hiru hillabetin-edo dana dalakun negura arte gatzetan, ta horrek konserban holan eukitxen zin. Te, gero negun, ba andrak juten zin te negu guztian biherra eukitxen eben filetik eitxen, eukitxen eben. Ba, eitxen otsen /itxotxen/ harei, ba antxoi izaten zan, buru kendute eta buztena ez. Eta, tripak kendute bahuen ba, apur bat kendute eukitxen eban, hamen uliek eukitxen zitxun, bizarra-ta. Horrek gero, egiten otsen, ebai. Ebai, kutxilluaz eta gero egiten eutsen azala kendu. Zapixak ibiltxen eben ta holan, atzaparra sartu, zapixe etara antxoiai ba, banaka-banaka holanik, holan arraskaten-arrakasten kentzen otsen. Gero, eitxen otsen kutxilluaz filetik; haragixa alde bat eta beste aldi kendu. Ta, harek zin filetik. Gero, eitxen otsen garbittu, eitxen eben trapu sikuaz ostabe eta gero, latetan ipintxen eben, orixu ipini ta latak itxi ta horrek filetik. Eta, hara bixaltzen zin moñutara, halaxe. Hemen geratzen zana, moñoik ein biherrik ez euan.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia