Ondarroa (Bizkaia)

Hiru arrotako antxoa-otzarak fabriketara

Hiru arrotako antxoa-otzarak fabriketara <p>Askotan ez zuten ordutegi finkorik izaten, ezta jatekorik astirik ere. Antxoa-otzarek hiru arroa izaten zituzten (arroa 1= 12.5 kg.) eta arrain-fabriketara gurdietan eramaten zituzten. Ondarroan portuko neskatilei "krixada" esaten zaie, "krixadatzi eitzi".</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-014-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Askotan ez zuten ordutegi finkorik izaten, ezta jatekorik astirik ere. Antxoa-otzarek hiru arroa izaten zituzten (arroa 1= 12.5 kg.) eta arrain-fabriketara gurdietan eramaten zituzten. Ondarroan portuko neskatilei "krixada" esaten zaie, "krixadatzi eitzi".

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta bueno esan dozu…horarixo barik… askotan ibiltten ziñela goizeko lauretan edo seiretan…
-Seiretan hori txalopi datorrenin… horra moilla.
-Baia bazkalduteko eta denporie eukitten zenduen eta holan edo…
-Ni gazti giñanin esango dotsut /esangotsut/, gazti giñanin, hamazazpi urtean ein zan gurin gurasuk ein eben txalopak. Hasarratu ein zin anaxa-arrebak, eta gure gurasuk ein eben txalopi, eta txalopi ein ebenin han urtin, ba bazkatxa gitxi juten giñan, nik eztait, famauk ondo atrapaten eben. Gero beste urte bire-hirure, beste txalopa bat ein zan eta asko atrapaten eben. Ordun gurin ama famau zan ogixak erosi, jamoi sartu bokadillun ta hala, egun guztin, ze lehena hantxe otzarak, hantxe otzaretan antxobi ixaten zan ta horrek hiru arro eukitten eben. Ta fabriketa eruten zan eta bille jun bihar ziñan /biziñan/, erun ingo otsun /ingotsun/ karruk eta… lehena automobillak… lehena ganaruk eta be ebiltten zin /ebiltxezin/ ta zaldixak be bai ta kotxik be bai. Erun bai baiñe bille..ekarri be ingo otsue paga ezkero baiñe… paga baik ba norbera. Ta Jaingoinkun etxin fabrikak ta handik agarra karruai ta, eun guztin..
-Ta hori zer zan, andran biherra?
-Andran biherra, neskatillan biharra, krixadan biharra.
-Hemen be neskatilla esaten jako horreri?
-Ez krixarak.
-krixadak.
-Krixarak, neskatillak bai entzuten dou hori baiñe berez krixadak Ondarrun.
-Eske Bermion neskatillie ibiltzen da ta.
-Ez hamen krixadi, krixadak. Hamen krixadak.
-Krixadak.
-Bai.
-Ze izen hori ezta…
-Bai.
-Zatarra edo…
-Ba bai, ba bai, krixadak, krixadatzi eitten. Bai, ta niri gerta gasta, ba beti beti beti beti gaztetatik ba, ba, ba hoixe..

Egilea(k): Leire Aranbarri (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia