Ondarroa (Bizkaia)

Gazte hasiberrien soldata

Gazte hasiberrien soldata <p>Mutiko hasiberriek ere soldata irabazten zuten. Normalean erdia, baina denbora pasa ahala, hiru laurden edo osoa, bakoitzaren ahalmenaren arabera. Beraren lehen partila hiru laurden izan zen, baina handik hilabetera osoa kobratu zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-017-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mutiko hasiberriek ere soldata irabazten zuten. Normalean erdia, baina denbora pasa ahala, hiru laurden edo osoa, bakoitzaren ahalmenaren arabera. Beraren lehen partila hiru laurden izan zen, baina handik hilabetera osoa kobratu zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, horrek gaztiek sartzen zirenak, ta bertan ebizen adiñeko gixonak, bixi guztin dauzenak, berrogeta hamar urteko esperientxixe arrantzan dakarrenak gizon kapazak, haxe familixakuk, irabazten eben soldata bat partillan. Ba horrek be soldatie irebazten eben. Baiñe gehixetan ixeten zan, ba horrek pixkat heldu arte ba, batzuai emoten otsen erdixe, emoten otsen. Bestiei, hiru lauren emoten otsen. Ba ikusi eitten eben sei hillabetin edo hiru hillabetin edo urtebetin edo dana dalakun.
- Ikasi eitten eben?
- Bai. Ba, hoixe. Danen ahalmena be ez da ixaten itsosun biharreako ta ikasi baiño itsosun beti maria ta txarto ta ixaten diz-te. Ni sartu nittanin, nire emon osten hiru lauren, baiñe niri laster baten, lelengo partilli hiru lauren altxa neban ta nik ez takit hillebete ein banaban edo gehixen jota hiru hillabete, soldati ipiñi eisten.
- Eta hasieran ya hiru lauren?
- Hiru lauren, bai.
- Ondo, ez?
- Hori, hori dakat gogun…
- Esan gura dot, hamabi-hamalau urteaz.
- Bai, hori eta bakizu […], ni baiño gazteauak-eta, urtetan ebizenak-eta, harek gitxiau irabazten ebenak. Eta, bertan txalopan.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia