Ondarroa (Bizkaia)

Emakumeak tretzak egiten, despeskan, sareak konpontzen...

Emakumeak tretzak egiten, despeskan, sareak konpontzen... <p>Bisigutarako tretzak egin ostean bere ama antxoen despeskan aritzen zen. Gerora bolintxan hasi ziren, gaur egungo baino sare txikiagoekin. Harizkoak zirenez, tindatu egin behar izaten ziren. Astebururo lana izaten zuten: tindatu eta sikatzeko eskegi. Etxeko txalupetan bera eta ama aritze ziren josten. Bere ama zen sare-konpontzaileen arduraduna, maistra; gerora, bere koinata izan zen. Goizeko seietarako joaten zen portura.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-014-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bisigutarako tretzak egin ostean bere ama antxoen despeskan aritzen zen. Gerora bolintxan hasi ziren, gaur egungo baino sare txikiagoekin. Harizkoak zirenez, tindatu egin behar izaten ziren. Astebururo lana izaten zuten: tindatu eta sikatzeko eskegi. Etxeko txalupetan bera eta ama aritze ziren josten. Bere ama zen sare-konpontzaileen arduraduna, maistra; gerora, bere koinata izan zen. Goizeko seietarako joaten zen portura.

Transkripzioa

-Eta ba besiuko denpori gero pasa zan ta gero saritan be bai, antxoatan, ni txikixe nittala ni neu ez baiñe akordate na. Despixkan ta ibiltxen zin, horrek jakingo zue bestik esanda ez? Saritan, despixkan… Ta gero urte eben ba bolintxea, txalopak, bolintxa. Ta bolintxin zin sarik txikixak, on aldin txikixak, ta zin harizkuk, ta horrek en bir ixaten zin tintxa. Hamaike buelta ein dou tintxalekure jun, tintxa, esei, sikatu, hartu ostabe, tintxa… Nahibeste bidar tintta bir ixaten zan kolori hartzeko ta ze usteldu engo litxake eingo zan bestelanik-eta. Ta gero horrek sariok asteazkan guztittan, antxoaran bentzat, asteazkan guztittan, ata en bir ixaten zin, ze usteldu engozin-ta. Ta ordun asteazkanetan beti zapatu eta domeka biharra geunkan, ostin be bai, bañe zapatun de domekan jai. Agetan eseitte zin sarik eta ba zuluk /topateskun/ topate oskun attak eta zulo txikixak zintta zurixak /ipintxeskun/ ipintxen oskun ta zuluk eitten zapatu ta domeki. Ta gero ba ostontzin bodegan egunero, ama ta ni gaiñea beti. Apurtu ta aberixak eta zinin ba jenti etorten zin, sare-konpontzallik, baiñe bestelanik ama ta neu ixaten giñan ba etxeko morun baakixu. Eta ba hoixe. Gero hasi giñan ba handik denpora batea, urtik pasaten urtik pasaten, ba gero beste batzuta be juten nittan ni sari konpontzea. Ta, ba ze esango dotsut ba? Gero koiñati be sari konpontzalle ein zan da amak guri, maixtri bera zan ama, berak eitten eban dana. Ta ha erretira zanin ba koiñati hasi zan maixtra morun hori. Ta gero hareaz, ha hasten zan beste guztitta be bai ta etten gendun molli be bai, mollako krixadatzi eta sari konpontzen. Ta honek ume kottauak zinin gero ezkondu ta gero, behin o behin, sarri esaten dotset /esatetset/ zemat bidar ba mollan, goixeko seiretan bajaten giñan arraiñak hori eittea. Ta gero trañak apurtute akarrela, “aiba trañak”. “Ai”, orduai beatu beti ta: “umik han eongori zain” de aringaingan. Ta aurtxe eoten zin zain. “Ala etorri kottauok”, emon jateku, ipini platerak eta pare bat jateko ata ta “zeuek ati itxi” ta abante ostabe martxan, biharrea ostabe. Ta holantxeik, hoixe zan gure hori sarik konpontzen. Anbiente edarra eukitten gendun, kuadrilla ederra giñan. Hoixe, ni beti gerriko miñe, ta gerriko miñaz gero ba halantxenik geldittu nittan.

Egilea(k): Oihane Bedialauneta (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia